euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argazki mostrak eta Mikel Ezkerroren hitzaldi bat Trenque Lauquen-en, Immigrantearen Eguna ospatzeko

2009/10/15

Argazki erakusketak 'Los caminos del vino' jatetxean
Argazki erakusketak 'Los caminos del vino' jatetxean

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritza eta Argentinako Euskal Erakundeen Federazioaren (FEVA) lankidetza medio abiarazi dira iaz Argentinan 'Euskal Herriko Baserriak' eta 'Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan' erakusketak. Geroztik, erakusketok euskal etxez euskal etxe ibili dira, bisitatu dituzten herri guztietan Euskal Herriko koloreak eta soinuak utziz. Baita Trenque Lauquen-en ere. Buenos Aires probintziako hiri honetan, Immigrantearen egunean --irailaren 4an-- inauguratu zen erakustaldia, hilabete oso bat bertako taberna batean egoteko. Ekimenari amaiera emateko bertako Euskal Sustraiak Euskal Etxekoek Mikel Ezkerroren hitzaldi bat antolatu zuten urriaren 3an.

Trenque Lauquen, Argentina. Irailaren 4an, eta Immigrantearen Eguna ospatzeko, Euskal Sustraiak Euskal Etxeko kideek 'Euskal Herriko Baserriak' eta 'Soinu tresna Euskal Herri Musikan' erakusketak inauguratu zituzten. Argazkiak herriko 'Los caminos del vino' izeneko jatetxean egon dira ikusgai, 'Ardoak eta artea' arte-zikloaren markoan. Urriaren 2tik 4ra arte, berriz, argazkiak udaleko Centro Civico-ko sarreran egon ziren.

Erakustaldiaren testuinguruan, Euskal Etxeko Kultura Azpibatzordeko kideek Mikel Ezkerroren bisita jaso dute. Urriaren 3an, Ezkerrok berrogeita hamar bat pertsonek osatzen zuten entzulego baten aurrean hitzaldia eman zuen Centro Civico-ko auditoriumean. 'Euskal Herriari buruzko ezagutza eta Euskal Herriarekiko sentimendua' deitu zuen hitzaldian, lau gai garatu zituen hizlariak: lurra, etxea, sendia eta abizenak. Hitzaldia bukatu eta gero, euskal etxekoek eta gonbidatuak elkarrekin joan ziren afaltzera.

Lotura interesgarriak

FEVA Argentinako Euskal Erakundeen Federazioa
www.fevaonline.org.ar

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia