euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aretxabaletako Akordeoi Orkestraren oihartzunak bizirik darrai Argentinako Villa Mercedesen eta Merlon

2008/11/24

Aretxabaletako Akordeoi Orkestrako kideak Cabeza del Indion, eman zuten kontzertuan (argazkia Villa Mercedes EE)
Aretxabaletako Akordeoi Orkestrako kideak Cabeza del Indion, eman zuten kontzertuan (argazkia Villa Mercedes EE)

PUBLIZITATEA

Argentinan, barnealdeko San Luis probintziako Villa Mercedes-en eta Merlo hirietan joan den urrian Aretxabaletako Akordeoi Orkestrak eskainitako kontzertuen oihartzunak bizirik dirau, Villa Mercedeseko Euskal Etxeko kideek jakinarazi digutenez. Euskal elkarteak probintziako musikari ezaguna den Pastor E. Rouan-en gutuna jaso du, euskal komunitateari talde gipuzkoarraren kontzertua antolatzeagatik eskerrak emanez eta taldearen maila goraipatuz.

Villa Mercedes, Argentina. Villa Mercedes-eko Euskal Etxeak, Julio Esnaola presidentearen bitartez, esker ona adierazi du Aretxabaletako Akordeoi Orkestrak joan den urrian bertan eta Merlo hirian eman zituen kontzertuak direla eta. Euskal komunitateak antolatutako ekitaldi hauek harrera oso ona izan zuten herriotako biztanleen artean eta asko izan dira euskaldunak zoriondu dituzten bizilagunak. Esnaolak oroitzapen oso onak gordetzen ditu gipuzkoarrek bertan eman zituzten egun haietaz. 'Zoragarriak dira eta sekula ikusi gabe genuen ikuskizuna eskain zuten. Beraiek hona gonbidatu izanaz oso harro gaude eta plazerra izan zen oraindik buruan ditugun euren doinuak entzutea', azaltzen du.

Orquesta Acordeones Aretxabaleta 002
[Orkestrako kideak euskal etxeko lagunekin Villa Mercedesen eman zituzten egunetan eginiko txango batean (argazkia Villa Mercedes EE)]

 

Villa Mercedes bertatik probintziako musikari ezagun batek, Pastor E. Rouan bandoneonistak, eskerrak emanez gutun bat bidali zuen euskal etxera. Rouan tango eta milonga orkestra baten buru izan da urtetan eta 'Juanjo Orobengoa jaunak zuzentzen duen orkestraren debuta ikusteko aukera' eskertzen zuen gutunean. Kontzertuan, bere esanetan 'maila handiko erreportorioa' erakutsi zuen taldeak eta 'horregatik jaso zuen merezitako txalo zaparrada'.

Orquesta Acordeones Aretxabaleta 003

[Villa Mercedes-eko euskaldunek Aretxabaletako akordeoijoleen omenez afaria egin zuten (argazkia Villa MercedesEE)]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia