euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arantxa Anitua da FEVAko lehendakari berria, orain arteko buru Javier Ederrak kargua utzi ondoren

2019/05/15

Bileraren ondotik eta Gorka Alvarez Aranburu eta Sara Pagola bertan zeudela ateratako talde-argazkia.
Bileraren ondotik eta Gorka Alvarez Aranburu eta Sara Pagola bertan zeudela ateratako talde-argazkia.

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Arantxa Anitua da FEVAko lehendakari berria, orain arteko lehendakariak, Javier Ederrak bere kargua utzi ondoren. Federazioko Zuzendaritzak joan den larunbatean Buenos Airesen eginiko bileran gauzatu zen dimisioa eta aldaketa, "egoera pertsonalagatik" gertatua, Ederrak berak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, buruzagi bahiatarra Euskal Herrira joango baita bizitzera oso denbora gutxi barru. Elkarteko Estatutuak agintzen duenari jarraituz, lehenengo lehendakariordeak, kasu honetan Arantxa Anituak, hartzen dio ordea, datozen hauteskundeak izan arte, 2020ko apirilean.

FEVAren Zuzendaritzako maiatzeko bilera joan den larunbatean egin zen hiriburu argentinarrean, BACen bezperan, euskal etxe askotako kideak partaide, tartean Barilocheko Mendiko Eusko Etxekoak –euskal etxe hau gainera Federazioko Zuzendaritzan sartu zen– eta Argentinako gazteenetakoa den Neuquengo Baskos de la Confluenciakoak.

Bilera bukatuta, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu bildu zen FEVAko buruzagiekin, Argentina-Mercosur-erako Euskadiren ordezkari Sara Pagola lagun zuela.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia