euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aralarko Mikel Deunaren festek kirola, literatura, dantza eta sukaldaritza batuko dituzte aurten ere Mar del Platan

2015/10/13

Mar del Platako Denak Bat-eko gazteek dantzaldi bat eskaini zioten komunitateari
Mar del Platako Denak Bat-eko gazteek dantzaldi bat eskaini zioten komunitateari

PUBLIZITATEA

Urriko proposamen nagusia da Mar del Platako Denak Bat euskal etxean Aralarko Mikel Deunaren ospakizuna. Izan ere, ekintzen programa bi astez luzatzen da  eta instituzioan garatzen diren aktibitate gehienetako ordezkariek hartzen dute parte. Aurtengo egitaraua datorren larunbatean bukatuko da, dantzariek antolatutako Taskarekin, hasi, irailaren 30ean hasi zelarik Pilota Txapelketa batekin.

Mar del Plata, Argentina. Urteroko ohiturari jarraituz, jai egitarau zabala antolatu du 2015. honetan ere Mar del Platako Denak Bat euskal etxeak Aralarko Mikel Deunaren eguna ospatzeko. Elkarteko patroia denaren omenean, jarduera ugari egin dira egun hauetan eta programa larunbatean bukatuko da, euskal etxeko jai aretoan egingo den Taska batekin.

“Asmoa zen beste euskal etxe batzuetako dantza taldeekin elkartzea baina Euskal Aste Nazionalerako hain gutxi falta denez, agian ez da posible izango. Hala ere, gure taldeko dantzari guztiek dantzatuko dute Taskan, hau da, txikiek, ertainek, helduek eta dantzari ohiak ere gonbidatuta daude. Eta euskal plater tipikoak ere eskaini ditugu”, azaldu dio EuskalKUltura.com-i Beti Alai dantza taldeko zuzendari Ignacio Orejaki.

Festaren aurtengo programa irailaren 30ean hasi zen, jadanik klasikoa den Pilota Txapelketarekin. Lehiaketa euskal etxeko Teyú Cuaré Pilotalekuan izan zen. Ekintzekin jarraituz, urriaren 2an, iluntzean, Mus txapelketa antolatu zen Kintxoan, eta irakurketa-maratoia euskal etxeko Jose Ariztimuño Liburutegian.

Urriaren 4an aktibitateak, Pedro eta Cecilia Santuen Katedralean izan ziren. Bertan egin ziren elizkizunak eta horren ostean dantza erakusketa burutu zen katedralaren parean. Koloreek eta musikak erakarrita, jende ugari bertaratu zen plazara euskal dantzak ikustera. Igandeko jarduerak iluntzera arte luzatu ziren, lagunen arteko bazkaria partekatu ondoren. 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia