euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Apirilean hasiko dira euskara eskolak Buenos Airesko Eusko Kultur Etxean, maila eta ordutegi anitzekin

2018/04/06

Abian dira euskara eskolak Eusketxen
Abian dira euskara eskolak Eusketxen

PUBLIZITATEA

Kaleratu berria du Eusko Kultur Etxea-Eusketxek aurtengo euskara ikastaroen eskaintza. Klase gehienak hiru ordukoak izango dira, astean behin, Buenos Aires hiriburuko Mexiko kaleko egoitzan, Montserrat auzoan. Berri honekin batera elkarteko bloga bisitatzera gonbidatzen du Euskal Kultur Etxeko lehendakaria eta Buenos Airesko Ekin Euskal Argitaletxeko arduraduna den Maria Elena Etcheverry.

Buenos Aires, Argentina. Aste honetan bertan hasi dira euskara eskolak Eusketxen honako ordutegi honekin:

Hasierako maila, ostegunetan 17:30etatik 20:30etara;
Hasierako maila, ostiraletan ordu 14etatik 17:00etara;

Hasierako maila, jarraipena (Taldeak 125 ordu klase izan zituen 2017an), ostegunetan 9etatik 21etara;

Bigarren maila (Taldeak 205 ordu klase izan zituen 2016/2017an), ostiraletan 10etatik ordu 13etara;

Goiko maila, (Taldeak 105 ordu klase izan zituen 2016/2017an). Asteazkenetan 18:30etatik 21etara eta larunbatetan 12:30etatik ordu 13:30etara. Ordu hauetaz gain, goi mailako ikasleek mintza praktika saioak izango dituzte Zibergelan.

Klaseak Eusketxe-Lizarraenean izango dira, Mexiko kaleko 1180. zenbakian. Informazio gehiago eskatzeko, kontaktu helbidea, eusketxe@gmail.com.

InfoEusketxe sarean

Urteak ditu InfoEusketxe izenpean Eusko Kultur Etxeak argitaratzen duen buletinak. 2010etik on line irakur daiteke https://eusketxe.blogspot.com.ar helbidean. Blogean Elkartearen eta Elkarteko lehendakaria den Maria Elena Etcheverryren inguruko berriak zabaltzen dira eta baita Euskal Etxeak antolatzen dituen ekimen eta ekitaldien berri ere.

Blogaren azken sarreretan, Etcheverryk otsailean eta martxoan Euskal Herrian egindako bisitak islatzen dira. Martxoaren 9an, Etcheverryk Oiartzungo Intxitxu Euskaltegia eta Haurtzaro Ikastola bisitatu zituen. Elkarrizketa bat ere egin zioten argentinarrari herriko Irratian.

Euskal Herriko birarekin jarraituz, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarekin ere elkartu zen Ekin Argitaletxeko arduraduna ere baden Etcheverry. Bileran Euskadiko Artxibo historikoari buruz mintzatu ziren eta Etcheverryk Ekin-ek argitaratutako materialaren ekarpena egingo duela agindu zuen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia