euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Apirilaren 14an zin egingo du Trujilloko Euskal Etxeko lehenengo Batzordeak, elkartearen ekimenak ofizialki abiatuz

2018/04/09

Euskal etxe berriko lehendakari Leonel Berrocal elkartearen aurrebeko ekitaldi publikoan
Euskal etxe berriko lehendakari Leonel Berrocal elkartearen aurrebeko ekitaldi publikoan

PUBLIZITATEA

Udaletxeko Areto Nagusian larunbatean egingo den ekitaldian, hiri perutar honetan sortu berria den Trujilloko Euskal Etxearen lehenengo Zuzendaritza Batzordeak egingo du zin. Elkarteko lehendakariorde Wilfredo Lizarzaburuk hitzaldia emango du Euskal Etxearen historia, aurrekari eta helburuez eta lehendakari Leonel Berrocal-ek aurkezpen hitzaldi nagusia. Senidetasun bazkariaren ondotik, bildutakoek La Libertad-eko Urratseko Zaldi Hazleen Elkarteko Urratseko Zaldien erakustaldia ikusiko dute.

Trujillo, Peru. Ekitaldia datorren lrunbatean, apirilaren 14an, egingo da Trujilloko Udaletxeko Areto Nagusian, goizeko hamaiketatik aurrera. Aurreko informazioetan aditzera eman dugunez, honakoek osatzen dute euskal etxe trujillotarraren lehenengo Zuzendaritza Batzordea:

  • Lehendakari: Leonel Berrocal                                                                         
  • Lehendakariorde: Wilfredo Lizarzaburu
  • Erakundeekiko Harreman Idazkari: Fernando Galarreta
  • Administrazio Idazkari: Milagros Lizarzaburu
  • Ekonomia Idazkari: Victor Lizarzaburu
  • Barruko Kontrol Idazkari: Anna Iparraguirre
  • Kontseilari Delegatua: German Lizarzaburu

Erakunde sortu berriaren zin-egitea zeremonia, honako programaren arabera egingo da, elkarte beretik EuskalKultura.com-i adierazi zaionez:

11.00etan
Trujilloko Euskal Etxearen fundazioaren aurrekari, historia eta helburuak
Hizlari: Wilfredo Lizarzaburu Muñoz

11.15etan
Trujilloko Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordekideen aurkezpen eta zin-egitea
Trujillo buru duen La Libertad eskualdeko prefekto jaun Fernando Armas Abrill-ek hartua

11.45etan
Zin-egin berria den lehendakari Leonel Berrocal Neciosup-en hitzaldia

12.00etan
Ohorezko topa-egitea

13.00etan
Senidetasun bazkaria
Non: Rincón de Vallejo (Vía de evitamiento 569)

14.00etan
Urratseko zaldien erakustaldia
Non:  La Libertad-eko Urratseko Zaldi Hazleen Elkartea (Vía de evitamiento 569)
 

TRUJILLOKO EUSKAL ETXEA
Calle Las Begonias 307 - Huanchaco
Trujillo, La Libertad
Teléfonoak: 988200456 - 949398304 - 978273917
email: trujillo.euskal.etxea@gmail.com 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia