euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Antzinako elkarteak genealogiari buruzko topaketa irekia egingo du bihar Bergarako Udaletxean

2010/12/10

Antzinako elkarteak argitaratzen duen aldizkari digitala, doakoa, da Antzina
Antzinako elkarteak argitaratzen duen aldizkari digitala, doakoa, da Antzina
'Antzinako' euskal genealogia eta tokiko historiaren elkarteak antolatuta, Genealogiari buruzko mintegi bat egingo da bihar Bergaran. Jardunaldiaren gai nagusia hauxe izango da: 'Genealogiarako iturri dokumentalak: Artxiboak'. Bilaketa genealogikoetarako erabilgarriak diren Euskal Herriko artxiboen berri emango dute bertan, eta horrez gain genealogian hasi nahi dutenentzako tailerrak egingo dituzte. Bestalde, Antzinako elkarteak sarean jarri du jada Antzina bere aldizkariaren azken alea. Jardunaldia zein aldizkaria libre eta kitorik dira.

PUBLIZITATEA

Bergara, Gipuzkoa. 'Antzinako' elkarteak eta Bergarako Udalak antolatuta 'Genealogiarako iturri dokumentalak: Artxiboak' jardunaldia egingo da bihar Bergaran. Hitzaldiak eta jarduera gehienak Bergarako Udaletxean izango dira, Udalbatza aretoan. Horrez gain Bergarako hirigune historikoa ezagutzeko bisita gidatua eta Udal Artxibora bisita egiteko aukera izango dute jardunaldietan partehartzen dutenek. Interesa duten guztiak daude gonbidatuta.

EGITARAUA

-09:30 Jardunaldiaren aurkezpena
-10:00 Hitzaldia: Más fuentes, más posibilidades de investigación en los archivos eclesiásticos. Anabella Barroso Arahuetes, Bizkaiko Elizaren Historia Artxiboko zuzendaria; Juan Jose Zubia, Bizkaiko Elizaren Historia Artxiboko Katalogazio Saila
-11:15 Hitzaldia: Documentos notariales de archivo como fuente de información para la historia de familias procedentes de Euskal Herria. Ramon Martin Suquia. Artxibozaina, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa (Oñati)
-12:30 Hiru jarduera aukeran:
   -Bisita gidatua, Bergarako hirigune historikoa ezagutzeko
   -Bisita gidatua Udal Artxibora
   -Lantegiak: bilaketa genealogikoak zazpi probintzietan, udal Artxiboan

-13:30 Bazkaria

-16:00 Hitzaldia:Orientaciones para la investigacion genealógica en los fondos judiciales de Navarra. Iñaki Montoya Ortigosa. Artxiboko goi mailako teknikaria, Justizia Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernua
-17:15 Hitzaldia: Archivos municipales y genealogía: fuentes documentales para la reconstrucción familiar. Victoriano J. Herrero, irakasle-tutorea UNEDen (Bergarako ikasgune elkartuan) eta artxibozaina Azpeitiko Udal Artxiboan

Honez gain, Antzinako elkarteak sarean jarri du Antzina bere aldizkari digitalaren 10. alea. Webgunean aurreko aleak ere irakur daitezke.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia