euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Anne Etchegoyen kantariak tangoa eta euskal musika uztartzen dituen bira egingo du bi kantari argentinarrekin

2011/09/29

Anne Etchegoyen kantaria (foto Anne-Etchegoyen.com)
Anne Etchegoyen kantaria (foto Anne-Etchegoyen.com)

PUBLIZITATEA

Diasporan sorturiko bira da asteartean Anne Etchegoyen kantariak hasiko duena; izan ere, orain urte batzuk Argentinako euskal etxeetan eman zituen kontzertuen bidez ezagutu zituen Annek herrialde hartako musikari eta kantari asko. Harreman horretatik sortu da orain argentinar musikaren bi ikonoekin -María Volonté eta Mavi Díaz-- bira egiteko aukera. Hiru emanaldi egingo dituzte, tangoa, rocka, folklore argentinarra eta euskal musika uztartuz: asteartean Baionan, urriaren 6ean Bordelen eta 8an Burgosen.

Donostia-San Sebastián. Anne Etchegoyen kantari baxenafarrak anfitrioi lanak egingo ditu datorren astean bi argentinar kantari ezagunekin: María Volonté eta Mavi Díaz. Hiru musikariek euskal musika eta tangoa, Argentinako folklorea eta rocka uztartuko dituzte.

Biraren izena 'Wapas tour' da eta omenaldi modukoa izango da Latinamerikako emakume kantari eta musikagileei. Violeta Parra, Eladia Blázquez, Tita Merello, Mercedes Sosa, Chabuca Granda, Chavela Vargas, Consuelo Velázquez... bezalako kantari mitikoak ekarriko ditu gogora ikuskizunak.

Lehen emanaldia asteartean, urriaren 4ean, eskainiko dute, Baionako 'Le caveau des Augustins' aretoan (9 rue des Augustins), 21:00tatik aurrera. Ostegunean, urriaren 6ean, Bordelen izango dira musikariak eta emanaldia eskainiko dute 'Peña a Nousté Gurea Da' aretoan (100 Boulevard Albert 1er), 20:00tan. Kantariak zuzenean ikusteko azken aukera larunbatean, urriaren 8an, izango da, Burgosen, En-cuadra Arte Espacio-n (c/ Zapatería 14) emango duten kontzertuan. 21:00tan hasiko da emanaldia.

Ahots berri bat eta bi ibilbide luze

Anne Etchegoyen euskal musikan sobera ezaguna ez den kantari gaztea da. Euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz kantatzen du. Bere azken lanak 'Adelante' izena du eta Anneren ibilbidean norabide aldaketa dakar, kantaria buru-belarri murgilduz world folk munduan. María Volonté, aldiz, Argentinako ahots ezagunenetakoa da eta Grammy Latino sarietako hautagaia izan da. Bere azken lana, zortzigarrena, "Maria Volonté: Portrait" da.

Bukatzeko, Mavi Díaz Argentinako 80. hamarkadako rockaren izar handietako bat izan zen, baina azkenaldian hankaz gora jarri du folk mundua bere kantu berriekin. "Sonqoy" da bere lanik berriena.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia