euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Angeles de Dios Altuna, Argentinara etorritako euskaldunen istorioak kontatzeko ardura hartutakoa

2011/09/19

Angeles de Dios Altuna
Angeles de Dios Altuna

PUBLIZITATEA

Angeles de Dios Altuna de Martina, Chubut probintzia argentinarreko Comodoro Rivadavia-n jaio zen, Patagonian, hegoaldean. Bizitzak Argentinako beste leku batzuetara bizitzera bultzatu zuen eta 22 urterekin Resistencia hirian kokatu zen, Chaco probintzian, iparraldean. Hurbiletik ezagutu zuen Angelesek immigranteen errealitatea. Denboraren poderioz, gai horixe ikergai bihurtu zuen 'gizarte lana' ikasi zuen idazle honentzat eta azken hamarkadan sei liburu argitaratu ditu gaiaz. Kanpotik Argentinara etorri eta bertan bizi eta lan egin zuten makina bat etorkinen istorioak ikertu eta konpartitu ditu, Chacon bizi den idazleak, bere irakurleekin.

Resistencia, Argentina. Jarduera luzea du Angeles de Dios Altuna-k letren munduan. Bere liburuen eskutik, immigranteei buruz eta batez ere Euskal Herritik Argentinara etorritako hainbat emakume eta gizoni buruz gehiago jakin dezakegu. Testuen kalitateagatik sari bat baino gehiago eskuratu ditu idazleak, bai Argentinako bai Euskadiko erakundeen partetik. Hona hemen Angeles de Dios Altuna idatzitako emaitza batzuk:

Angeles de Dios Altuna-ren liburuak 2011 01

[Ekoizpen oparoa izan du Angeles de Dios-ek azken urte hauetan]

-Euskaldunak Chacon. Bizitza istorioak (Dunken, 1999). Liburu honetan Euskal Herritik etorritako sei lagunen bizipenak kontatzen ditu idazleak. Hauek dira kontaketen protagonistak: Segundo Ereño Iturrate, Maria del Carmen Grandes Iguerategui de Gil de Muro, Florencio Uribarri Igartua, Juan Bautista Echezarreta Mugica, Maria del Carmen Gil de Muro Grandes eta Josefa Ignacia de Zurutuza e Igastorza. Lan honi esker, Argentinako Presidentziako Kultur Idazkaritzako aipamen berezi bat jaso zuen de Dios-ek.

-Emakume immigranteak. Bizitza istorioak (Dunken, 2001). XX. mendean eta Chaco eskualdean kokatu ziren hamahiru emakume immigranteren istorioak. Emakumeen eta euren senideen ahozko testigantzak eta argazkiak. 

-Santiago Ibarra. Euskal etorkin baten historia. Eusko Jaurlaritzak argitaratuta. Testu honetan 1905. urtean Bizkaitik etorritako Santiago Ibarra-ren istorioa kontatzen du de Dios-ek. Horretaz gain, gutun baten analisia eta historiaren protagonistak egindako hainbat gogoeta aztertzen ditu egileak bere liburuan. Lan honi esker Andres de Irujo Saria irabazi zuen Angeles de Dios-ek 2003an.

Angeles de Dios Altuna-ren liburuak 2011 02

[Beste hiru libururen azalak]

-Santiago Ibarra. Euskal etorkin baten bizitzari buruzko saiakera historikoa (2002). Testu honek "Ramon de las Mercedes Tissera" Chaco probintziako saria jaso zuen.

-Mario Chapo Bortagaray. Medikuntzaren aurreikuslea (Librería de la Paz, 2006). Chapo Bortagaray euskal jatorridun sendagile argentinarra izan zen eta Argentinan pankrea trasplante bat egin zuen lehena.

-Andrea Moch, artista baten ibilerak (Dunken 2011). Izen bereko liburuan, Andrea Moch-en historia eta euskal kulturarekiko bere harreman estua azaltzen du de Dios-ek.

Nahiz eta izenburu batzuk agortuta egon, beste batzuk Dunken Argitaletxearen webgunean eskura daitezke (www.dunken.com.ar). Beste alde batetik, Mario Chapo Bortagaray. Medikuntzaren aurrelaria liburua Chacoko Kotoiaren Lurra euskal etxearen webgunean (http://centrovascodelchaco.com) irakur daiteke.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia