euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Angel Conema argazkilariak bere lanak erakutsi zituen Eusko Aterpea EEko 'Palabras Mayores' zikloko topaketan

2008/06/27

Angel Conema argazkilaria Eusko Aterpea Euskal Etxeko 'Palabras Mayores' zikloan (argazkia Eusko Aterpea)
Angel Conema argazkilaria Eusko Aterpea Euskal Etxeko 'Palabras Mayores' zikloan (argazkia Eusko Aterpea)

PUBLIZITATEA

General Rodriguezeko Eusko Aterpeak abian duen 'Palabras Mayores' zikloak topaketa berria eskaini zuen hilaren 14ean eta Angel Conema argazkilaria izan zen mintzaldiaren protagonista. Topaketa hauek herriko pertsona adinduei euren bizitza eta lan esperientzia azaltzeko aukera ematen diete. Bere mintzaldian Conemak 50 urteko ibilbide profesionaleko etapa ezberdinetan ateratako argazkiak aurkeztu zituen: paisaiak, emaztegaiak, airez ateratako herriko argazkiak...

General Rodriguez, Argentina. Argazkilaritza munduan 50 urte baino gehiago daramatzan Angel Conema argentinarra izan zen 'Palabras Mayores' zikloko azken topaketaren hizlaria. Eusko Aterpea Euskal Etxean egin zen mintzaldia, hilaren 14an, eta Conemak bere bizitza eta esperiantziak izan zituen hizpide. Argazkilaritzari eskainitako ordu luzeek baina, bestelako pasio bat zutela atzean aitortu zuen: hegan egitea. Conema pilotu profesionala da eta berak azaldu zuenez 'argazkilaritza hegan egiteko modu bakarra zen, bai ikasketa orduak osatzeko bai hegaldien prezio altuari aurre egiteko'.

Angel Conema argazkilaria 'Palabras Mayores' zikloan

[Angel Conema argazkilaria, hilaren 14an General Rodriguezeko Eusko Aterpea Euskal Etxean eskainitako hitzaldiko momentu batean]

Hizlariak bere bi semeen laguntza eduki zuen ekitaldian zehar eta argazki ugariz osatutako erakusketa eskaini zuen. Horrela, ikusleek, beste zenbait lanen artean, paisaia ederrak, ezkongai dotoreak eta airetik ateratako General Rodriguezen irudiak ikusteko aukera eduki zuten. Era berean, Conemak hunkituta gogoratu zituen bere ama eta aita. Azken honek 1. Ikastetxean atezain bezala lan egiten zuen, baina lan istripu bat eduki ostean bertan zendu egin zen.

Aipatzekoa da ere Elena Cordone udaleko gobernu idazkariaren presentzia, ikusle moduan jarraitu baitzuen Angel Conemaren hitzaldia. 'Palabras Mayores' zikloaren hurrengo topaketa uztailean egingo da. General Rodriguezeko Borondatezko Suhiltzaile Taldeko kideek parte hartuko dute bertan, elkartearen 50. urteurrena ospatzen baita urte amaieran.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia