euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Andres Urdaneta: Gizon modernoa' Nazioarteko Kongresua gaurtik ostiralera arte egingo da Ordizian

2008/11/24

'Andres Urdaneta: Gizon modernoa' Kongresuko afixa.
'Andres Urdaneta: Gizon modernoa' Kongresuko afixa.

PUBLIZITATEA

Bihar asteartez hasi eta ostirala bitartean, lau egunetan zehar, Mexiko, Portugal, Filipinas, Japonia eta Espainiatik etorritako hainbat adituk Ordizian jaiotako Andres Urdaneta itsasgizonaren inguruko 'Andres Urdaneta: Gizon modernoa' Nazioarteko Kongresuan bilduko dira. Lauegunetan zehar hitzaldiak eta eztabaidak burutuko dira eta amaiera gisa Donostiako Orfeoiak kontzertua emango du. Elkarretaratzea Andres Urdaneta jaio zeneko V. mendeurreneko ospakizunen barruan kokatzen da, eta Ordiziako Udalak eta Kultura Ministerioko Ospakizun Kulturaletako Estatu Elkarteak antolatu dute, Urdanetaren balore zientifiko eta diplomatikoen birbalorazioa eta errekonozimendua bultzatzearren.

Ordizia, Gipuzkoa. Andres Urdaneta ordiziarraren V. mendeurreneko ospakizunen barnean, hainbat aditu bilduko dira azaroaren 25etik 28ra Ordiziako Barrena Kultur Etxean, 'Andres Urdaneta: Gizon modernoa' goiburupean burutuko den Nazioarteko Kongresuan. Mexiko, Portugal, Filipinas, Japonia, Espainiatik etorritako adituek, bertakoekin batera, lau egunetan zehar eskainiko diren eztabaida eta hitzaldietan hartuko dute parte, itsasgizon euskaldunaren inguruko ikerketa aurkezteko eta bere balore zientifiko eta diplomatikoen birbalorazioa eta errekonozimendua bultzatzeko.

Era berean, Nazioarteko Kongresu honen xedea hainbat kontinente eta unibertsitatetako espezialistek materia honetaz dituzten jakintzak nahiz iritziak trukatzea da, eta hizlarien partetik, baita komunikatzaileen aldetik ere, Andres Urdanetaren figurari argi gehiago emango dien ikerketa berrien difusioa erraztu nahi da. Kongresua Ordiziako Udalak eta Espainiako Kultura Ministerioko Ospakizun Kulturaletako Estatu Elkarteak antolatu dute.

'Andres Urdaneta: Gizon modernoa'. Egitaraua:

Azaroak 25, asteartea:

16:00. Harrera eta dokumentazio bilketa.

16:30. Kongresuaren inauguraketa.

17:00. Inaugurazio-ponentzia: Isacio Rodríguez Rodríguez (Aita agustindarra, Urdanetaren ikastuna): 'Apunte biográfico sobre Andrés Urdaneta'.

I. Multzoa: Urdanetaren Jatorria. Loaysako Bidaia. Molukak irletako auzia eta Portugalekin tirabirak.

18:00. Manuel Lobato (Instituto Investigaçao Científica Tropical, Lisboa) 'Acción política de Andrés Urdaneta y su descripción Antropológica de las Islas Maluco'.

19:00. I. multzoko komunikazioa.

20:00. Eztabaida.

Azaroak 26, asteazkena:

10:00. Patricio Hidalgo Nuchera (Universidad Autónoma de Madrid) 'La figura de Andrés Urdaneta en la historiografía indiana, conventual, documental y moderna'.

11:00. Juan Gil Fernández (Universidad de Sevilla): 'Andrés Urdaneta en su entorno vasco'.

12:00. Atsedenaldia.

12:30. I. multzoko komunikazioa.

13:30. Eztabaida.

II. Multzoa: Urdaneta Gaztelara itzuli zenekoa eta espezien kontrolaren gaineko liskarrak. Nueva Españako egonaldia eta Filipinetarako bidaiaren prestaketak.

16:30. José Ramón de Miguel Bosch (Donostia): 'Las dificultades del Tornaviaje de Urdaneta'.

17:30. II. multzoko komunikazioa.

18:30. Eztabaida.

Azaroak 27, osteguna:

10:00. José Antonio Cervera Jiménez (Instituto Tecnológico de Monterrey, México): 'El trabajo científico de Andrés Urdaneta y el problema de la longitud geográfica'.

11:00. Thomas Hillerkuss Finn (Universidad Autónoma de Zacatecas, México): 'Andrés Urdaneta y sus años de funcionario de la Corona en la Nueva España'.

12:00. Atsedenaldia.

12:30. II. multzoko komunikazioa.

13:30. Eztabaida.

III. Multzoa: Urdaneta eta Filipinak. Itzulerako Bidaia. Manilako Galeoia eta ekonomian izan zuen eginkizuna.

16:30. Cristina Barrón Soto (Universidad Iberoamericana, México): 'La trascendencia del Tornaviaje en el comercio transpacífico'.

17:30. Antonio Francisco García Abásolo (Universidad de Córdoba): 'Los continuadores de Urdaneta. Vascos en la nueva ruta de la seda (siglos XVI a XVIII)'.

18:30. III. multzoko komunikazioa.

19:30. Eztabaida.

Azaroak 28, ostirala:

09:30. Ambeth R. Ocampo (Instituto Nacional de Historia-ko presidentea eta Filipinetako Kultura Ministro ohia): 'Filipinas y los Filipinos en el tiempo de Urdaneta'.

11:00. Toshio Obi (Waseda University, Japonia): 'APEC: Nueva Unión Económica en la región del Pacífico después de 500 años'. 

12:00. Atsedena.

12:30. III. multzoko komunikazioa.

13:30. Eztabaida.

16:30. J.A. Gurria (OCDE-ko Idazkari Nagusia): titulua zehazteke.

17:30. Itxierako Ponentzia: Leoncio Cabrero (Universidad Complutense, Madril): 'Alegría, tristeza y ansiedad en la travesía del Galeón de Manila'.

18:30. Eztabaida eta amaierako sintesia. Kongresuaren itxiera ofiziala.

20:00. Donostiako Orfeoiaren Kontzertua Ordiziako eliz parrokian.

Kongresuan parte hartzeko, Andres Urdanetaren webgunean edo Ordiziako Barrena Kultur Etxean: Nikolas-Lekuona plaza z/g, 20.240 Ordizia (Gipuzkoa), Euskal Herria. Telefonoa: 943 80 56 30.

Andres Urdanetaren webgunea



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia