euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Ander' filme euskaldunak Berlingo Zinemaldiko Arte eta Entsegu saria eskuratu du

2009/02/16

Roberto Caston zuzendaria Panorama ataleko zuzendariarekin (ezkerrean) eta Josean Bengoetxea aktorearekin (eskubian) Berlinen
Roberto Caston zuzendaria Panorama ataleko zuzendariarekin (ezkerrean) eta Josean Bengoetxea aktorearekin (eskubian) Berlinen
Berlingo Nazioarteko Zine Jaialdian ikusgai izan den euskarazko lehen filmea izan da, eta harrera bikaina izateaz gain (sarrera guztiak agortuta lehen emanaldia baino lehen) saria ere eskuratu du: CICAE-k (Confederación Internacional de Cines de Arte y Ensayo) ematen duen Arte eta Entsegu saria. Roberto Castón zuzendariaren filmeak heldutasunean eta bere baserrian lanean hasten den inmigrante baten lagun egitean homosexualitatea deskubritzen duen gizon baten istorioa kontatzen du.

PUBLIZITATEA

Berlin, Alemania. 'Ander' filmeak --gay tematikadun lehen euskarazko filmea, egileen esanetan-- arrakasta nabaria izan du Berlingo Zinemaldian, lehiaketatik kanpo epaimahai independienteek ematen duten sarietako bat lortuz. Saria CICAEk, edo Confederación Internacional de Cines de Arte y Ensayo delako erakundeak eman dio. Luzemetraiaren zuzendaria,  Roberto Caston galiziarra, oso pozik agertu da sariarekin eta grabaketaren ostean hil zen bere aitari eskaini dio. Horrezaz gain, filmeak Europako hainbat herrietan estrenatzeko akordioak eskuratu ditu, hala nola frantziar estatuan, Suitzan, Alemanian, Belgikan edo Luxemburgon. Zuzendariak aurki Euskal Herriko aretoetan ere aurkeztu ahal izateko itsaropena agertu zuen.

Filmea Berlingo Zinemaldiko Panorama atalean izan da ikusgai eta harrera oso ona izan du bakardadeari eta homosexualitatearen aurkikuntzari buruzko istorio honek. Izenburuko Ander baserrian amarekin eta arrebarekin bizi den 40 urteko gizona da, eta bere bizitza lasaia errotik aldatzen ikusiko du Juan izeneko gazte perutar bat baserrian lanean hasten denean. Protagonistak mesfidantza, zalantza, ukatzea eta, azkenean, bere buruaren onarpena biziko ditu. Filmeak Berdindu, Eusko Jaurlaritzaren Gay, Lesbiana, Bisexuale, Transexual eta Intersexualeei Arretareko Zerbitzuaren laguntza jaso du eta zuzendariaren esanetan 'gizarte nortasun argiko filmea' da.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia