euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ana Busto bilbotarrak New Yorkeko Ventana244 gunea inauguratuko du gaur 'Notes' erakusketarekin

2010/11/12

Anne Chu, Magaly Perez eta Ana Bustoren lan bana. Eskubian, Ana Bustoren 2009ko 'Cass' lana
Anne Chu, Magaly Perez eta Ana Bustoren lan bana. Eskubian, Ana Bustoren 2009ko 'Cass' lana

PUBLIZITATEA

New Yorkeko mugimendu artistikoaren zentroa bihurtu den Williamsburg auzoan, Brooklyn-en, espazio berri bat irekiko dute gaur eta Ana Busto Basterretxea bilbotarra izango da inaugurazio ekitaldiko protagonistetako bat. Bilbo eta New York artean bizi da Busto eta 'Notes' erakusketako lanetan konbinazio basati bat aurkezten du, bizitza errealeko emakumeak kontrakoak diren bi egoeratan gainjartzen dituzten argazkiekin. 'Notes' erakusketan Ana Bustoren lanez gain Anne Chu eta Magaly Perez kubatarrarenak ere izango dira ikusgai.

New York, Estatu Batuak. Ventana244 Art Space espazio artistikoak ateak irekiko ditu gaur Brooklyneko Williamsburg auzoan. Arte esperimentala eta disziplina berriak izango dira gune berriaren ardatza. 244 N 6Th Street Brooklyn, NY 11211 helbidean kokaturiko espazio berri honek euskaldun bat izango du protagonista bere lehen erakustaldian. 'Notes' izena darama erakustaldiak eta Ana Busto bizkaitarra da, Anne Chu eta Magaly Perezekin batera, erakusketa honetako autoreetako bat.

Leku ezberdinetatik datozen autoreak dira eta bakoitzak naturaren inguruko ikuspuntu ezberdina du. Ventana244 espazio artistiko berri honek hiruak batu ditu, euren lanen arteko komunikazioa sortuz. 80. hamarkadan hiru artista hauek natura landu zuten euren lanen bitartez, eta hartumena artistikoa izan du harrez gero. 'Notes' erakusketak lan horien harira egindako gaurko obrak biltzen ditu.

Konbinazio basatia

Ana Bustok konbinazio basati bat aurkeztuko du, bizitza errealeko emakumeak kontrakoak diren bi egoeratan aurkezten dituen argazkiarekin. Bustok Universitat Autònoma de Barcelona-n egin zituen Heziketa eta Kazetaritza ikasketak eta New Yorkeko Unibertsitatean Interactive Telecommunication Program masterra eskuratu zuen. 1985. urtean hasi zen bere lanak aurkezten eta geroztik Estatu Batuetan, Espainian, Brasilen, Mexikon, Alemanian, Perun, Kanadan zein Txinan egin ditu erakusketak.

Anne Chuk-ek, berriz, bi lan aurkeztuko ditu 'Notes' erakusketan, txorien bi figura hain zuzen ere. Lehena brontzezko bele beltz pisua da, eta bigarrena, arina eta kolorez beterikoa. Presentzia misteriotsua dute biak, eta paisaia erreal zein abstrakto bateko elementu bezala ikus daitezke.

Magaly Perezek, ostera, arte tantrikoaren eraginpean egindako pintura dakar. Kolorez beterikoa hau ere, bere sorterri den Kuba gogora dakarrena.

'Notes' erakusketa Ventana244 gunean izango da ikusgai gaur ostirala 12an arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:00ak bitartean. Helbidea: 244 N.6th St, Brooklyn, 11211 (Williamsburg). Informazio gehiago (718) 735 7363 ra deituaz edota ondoko webguneetan:

-www.anabusto.org
-www.ventana244.org



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia