euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"An end to the Basque Conflict?" mintegiaren harrera beroarekin amaitu da aurtengo Manuel Irujo Katedra Liverpooleko Unibertsitatean

2015/03/30

MIntegian parte hartu zuten adituak, tartean Xabier Irujo eta Juan Jose Ibarretxe, eta Etxepare Institutuko Mari Jose Olaziregi
MIntegian parte hartu zuten adituak, tartean Xabier Irujo eta Juan Jose Ibarretxe, eta Etxepare Institutuko Mari Jose Olaziregi

PUBLIZITATEA

Jakinmina sortu zuen Liverpooleko Unibertsitatean "An end to the Basque Conflict?" mintegiak eta galde erantzunen tartean euskal gatazkari eta Euskal Herriko egoerari buruz luze eta zabal solastu ziren bertan bildutako adituak eta partehartzaileak. Ibarretxe lehendakariaren hitzaldiak, bereziki, entzule asko bildu zituen. Mintegi honekin amaitu dira Manuel Irujo Fellowship Katedrako aurtengo jarduerak.

Liverpool, Ingalaterra. Iragan martxoaren 26an, “And end to the Basque conflict?” izenburudun mintegia egin zen Liverpooleko Unibertsitatean. Bertan Euskal Herritik etorritako eta Liverpool Unibertsitateko hainbat hizlari aritu ziren, besteak beste: Xabier Irujo doktorea (University of Reno), Kevin Bean doktorea (University of Liverpool), Richard Gillespie katedraduna, Amaia Agirre (Agirre Lehendakaria Center) eta hizlari nagusia, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria.

Mintegian euskal gatazkaren oinarrien inguruan hitz egin zen eta jakinmin handia piztu zuen ekitaldiak. Partehartzea handia izan zen eta hitzaldien osteko galdera-erantzun tarteetan bizi-bizi aritu ziren hizlariak eta entzuleak solasean. Gaiak interes handia piztu zuten. Xabier Irujok esaterako bi gai izan zituen hizpide: "Key Factors that Have Contributed to ETA’s Definitive Ceasefire" eta "Reasons Behind the Drive for Independence in the Basque Country'". Kevin Bean doktoreak "Northern Ireland and the Basque Country: Two Peace Processes Separated by A Common Language?" gaia jorratu zuen eta Richard Gillespie katedradunak "The PNV and the ‘New Political Status’ for the Basque Countrry". Amaia Agirreren ponentziaren izenburua "Now is the Time for Words…: Education for Peace and Coexistence'" izan zen eta Ibarretxe lehendakariak "The Basque Case of Sustainable Human Development" hitzaldia eman zuen. 

Liverpool Unibertsitateko Euskal Ikasketa sailak Manuel Irujo Katedra barnean antolatutako jardunaldia izan zen, Etxepare Euskal Institutuaren babespean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia