euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Amuma Says No' talde euskal boisetarrak 2008ko 'National Fund for Folk Culture' jaso du eta lehenengo CDa plazaratuko du

2008/08/08

Boiseko 'Amuma Says No' euskal taldea, lehenengo lerroan, trikian, Dan Ansotegui, eta ahotsean Jill Aldape (arg. EuskalKultura.com)
Boiseko 'Amuma Says No' euskal taldea, lehenengo lerroan, trikian, Dan Ansotegui, eta ahotsean Jill Aldape (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Uda oso lanpetua izaten ari da 'Amuma Says No' talde euskal-amerikarrarentzat. AEBetako euskal etxe askoren jaialdietan ematen ari diren kontzertuez gain, berri onak binaka heltzen ari zaizkie. Alde batetik, talde boisetarrak 2008 'National Fund for Folk Culture' beka jaso berri du eta dirulaguntza horrekin euren lehenengo CDa plazaratu ahal izango dute. Bestetik taldeak San Antonioko (Texas) 'International Accordion Festival' jaialdian parte hartzeko gonbitea jaso du, datorren urriaren 11 eta 12an.

Boise, AEB. 'Amuma Says No' talde euskal amerikarrak bere lehenengo CDa argitaratu ahal izango du, National Fund for Folk Culture erakundeak eskaini dion babesari esker. Erakundeak 2008ko urteko beka bat eman dio talde boisetarrari eta musikariek sariarekin datorren dirua lehenengo CDa plazaratzeko erabiliko dutela dierazi dute. Taldeko kideek azaldu dutenez, auren aurreneko lan hau udazkenerako agertuko da. 

Ez da hori taldeak duen berri on bakarra, izan ere Texas-ko San Antonio hirian egiten den International Accordion Festival jaialdian parte hartzeko gonbitea ere jaso dute (informazio gehiago,  hemen).  Jaialdia urriaren 11 eta 12an egingo da eta talde euskal-amerikarrak bere musika nahasketa pertsonala --rock eta beste zenbait erritmoen kutsua duen trikitixa-- eramango du bertara. ‘Ohore handia da guretzat eta oso harro gaude ekitaldi honetan Boise eta euskal kulturaren ordezkariak izateko aukera eman digutelako’,  azaldu dute taldekideek.

'Amuma Says No' taldearen musika zuzenean entzuteko gogoa dutenek aukera aparta izango dute datorren abuztuaren 30ean  Seattle eta Vancouver-eko euskal etxeen piknikean eskainiko duten kontzertuan.

Lotura interesgarriak

Seattle-ko Euskal Etxea
www.seattleeuskaletxea.org

International Accordion Festival, San Antonio, Texas
www.internationalaccordionfestival.org

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia