euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ameriketako Euskal Ikasketen Elkarteak (SBSA) FEVA ohoratuko du apirilaren 9an Buenos Airesen

2011/03/23

SBSAren 'Hall of Fame'ren aurreko edizio bat, Kaliforniako San Frantziskon (argazkia EuskalKultura.com)
SBSAren 'Hall of Fame'ren aurreko edizio bat, Kaliforniako San Frantziskon (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Urtero gailentzen ditu 'Society of Basque Studies in America' elkarteak Ameriketan euskaldunak lagundu edota Euskal Herriaren irudia hedatzen laguntzen duten pertsona eta erakundeak. 2010ean FEVA edo Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuna federazioari egokitu zitzaion ohorea eta datorren apirilaren 9an Estatu Batuetako ordezkariek eskuratuko diote saria erakunde argentinarrari. Emate-ekitaldia Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean burutuko da, FEVAren urteroko batzarraren ondoren, eta euskal etxe guztiak parte hartzera gonbidatzen ditu Federazioak zeremonian parte hartzeko.

Buenos Aires, Argentina. "Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuna (FEVA) Euskal Herritik at eta Euskal Herriaren alde lan egiten duten elkarte zibilaren eredu bikaina da, munduan zehar Euskal Herriko kulturarekin lotura duten proposamen anitz bultzatzen baititu, tartean, euskararen irakaskuntza, liburutegien lana, gazteentzako ekintzak, dantzak, abesbatzak, musika, pilota, historia, eta gastronomia”. Hauexek dira Ameriketako Euskal Ikasketen Elkarteak (SBSA, Society of Basque Studies in America) Argentinako FEVA federazioa bere euskal gailendu edo famatuen galerian (ingelesez Basque Hall of Fame) sartzeko eman dituen arrazoietako batzuk.

FEVAko Zuzendaritzako kideak pozik agertu dira Federazioa saria jasotzeko hautatua izan delako eta Federazioko lehendakari ohiei eta euskal etxe guztiei luzatu diete ekitaldian egoteko gonbitea. “Ondo dakigu euskal etxeetako lagunak izan direla 55 urtetako bide honen eragileak horregatik eurekin guztiekin nahi dugu konpartitu une berezi hau”, adierazi dute Federaziotik.

Emate-ekitaldia datorren apirilaren 9an izango da, eguerdiko 12:30etan, Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean. Estatu Batuetatik propio etorriko den Mark Doyagak izango du nonbait saria emateko ardura, FEVAren urteroko batzarraren ondoren egingo den zeremonian.

Laurak Bat-eko jatetxean eta bazkari batekin ospatuko dute ondotik FEVAko lagunek Basque Hall of Famen sartzea. Ospakizunean parte hartu nahi dutenek martxoaren 31 baino lehen abisatu behar diote Federazioari. Bazkari txartelaren prezioa 120 pesokoa izango da.

Lotura interesgarriak

Society of Basque Studies in America elkartearen web orria
http://societyofbasquestudiesinamerica.com/basquews/halloffame.htm

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia