euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Amerikanuak" liburuaren 40 urteak ospatzen: Renoko CBSko Xabier Irujok hitzaldia eman zuen Huhezin

2015/06/24

Xabier Irujo Renoko CBSk-ko zuzendaritzakideak hitzaldi bat eman zuen Huhezin (argazkia Huhezi)
Xabier Irujo Renoko CBSk-ko zuzendaritzakideak hitzaldi bat eman zuen Huhezin (argazkia Huhezi)

PUBLIZITATEA

Aurten 40 urte betetzen ditu Jon Bilbao eta William Douglassen "Amerikanuak. Basques in the New World" liburuak. Euskaldunen historia Amerikan jasotzen du lan honek. Urteurrena dela eta, Renoko Center for Basque Studies-ek eta beste zenbait unibertsitatek "1975 - The Year of Amerikanuak -2015. Basque Studies in a Global World" egitasmoa jarri dute abian. 

Donostia-San Sebastian. Euskal Herrian izan da berriki Xabier Irujo historialaria, Renoko Center for Basque Studies zentroko zuzendaritza kidea, eta bi hitzaldi eman ditu Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean Ameriketako euskaldunei buruz. Bi ekitaldiok "Amerikanuak" liburuaren 40. urteurrenaren barruan antolatu dira.

Irujok "Euskal-amerikar gizartea" gaia jorratu zuen "Euskal Kulturaren Transmisioa" aditu-tituluko ikasleen aurrean, eta, ondoren, Huhezik nazioarteko ikasleentzat espreski sortutako "Basque Culture" ikastaroan, euskal.amerikar gizartea, euskal erbestea eta emigrazioari buruz solastu zen. 

The year of "Amerikanuak"

Orain dela 40 urte, 1975ean, argitaratu zen "Amerikanuak. Basques in th New World" liburua. Lan honetan AEBetako euskal komunitatearen historia jaso zuten Jon Bilbaok (1914-1994) eta Willliam Douglassek (1939). Urteurrena ospatzeko, hainbat unibertsitate bildu dira "The year of Amerikanuak" egitasmoan eta Euskal Herrian zein Ameriketan ekitaldiak antolatu dituzte.

Unibertsitate parte-hartzaileak hauek dira:

* Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (Grupo consolidado de investigación "País Vasco y América. Vínculos y relaciones atlánticas").

* Universidad de Deusto / Deustuko Unibertsitatea (Instituto de Derechos Humanos, Instituto de Estudios Vascos).

* Universidad de Navarra (Cátedra de Lengua y Cultura Vascas).

* Boise State University (Basque Studies, BOGA Journal).

* University of Nevada-Reno (Center for Basque Studies).

* Universidad Nacional de La Plata (Centro de Estudios Arturo Campión).

* Etxepare Euskal Institutua.

                   * Faculté Plurisciplinaire UPPA – Baiona

                   *HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea

Jarduerak Boisen eta Euskal Herrian

Datozen hilabeteotan beste zenbait ekitaldi egingo dira. Hasteko, Boiseko Jaialdiarekin batera, Boiseko Unibertsitatean Basque Studies Simposium-a egingo da. Aurtengo gaiak bi dira: batetik, "Amerikanuak" liburuaren 40. urteurrena eta, bestetik, Boise State Unibertsitateak Oñatin Basque Studies Abroad programa hasi zueneko 40. urteurrena.

Horrez gain, hona beste zenbait data:

-14 OCTUBRE 2015 URRIAK 14 - UNIVERSIDAD DE NAVARRA – PAMPLONA
La emigración navarra a América.
Nafarren emigrazioa Ameriketara.
L'èmigration navarraixe aux Amériques.

-15-16 OCTUBRE 2015 URRIAK 15-16 - LETREN FAKULTATEA UPV/EHU – VITORIA/GASTEIZ
Recuperando el Norte: Empresas, capitales y proyectos atlánticos.
Iparraldea berreskuratzen: Enpresak, kapitalak eta egitasmo atlantiarrak.
Recovering the North: Atlantic enterprises, capitals and projects.

-23 OCTOBRE 2015 URRIAK 23
MUSÉE BASQUE – BAYONNE

-HUHEZI, MONDRAGON UNIBERTSITATEA (AZAROA/ABENDUA) -
“Euskaldunen irudia eta errepresentazioa”



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia