euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Alza familiaren II. Topaketan bildutako kideek payadore gazteen eta narrazioen giroaz gozatu zuten Ayacuchon

2008/04/26

Ayacuchon eginiko familiaren II. topaketa buruan zegoen 'Alza' zioen afixe handia (arg. AlzaFamilia)
Ayacuchon eginiko familiaren II. topaketa buruan zegoen 'Alza' zioen afixe handia (arg. AlzaFamilia)

PUBLIZITATEA

Familiaren adar argentinarreko ehunda berrogei bat 'alzatar' bildu ziren joan den igandean Buenos Aires probintziako Ayacucho herrian, itsasoaren alde honetako Alza familiakoen bigarren bilkura orokorrean. Jatorrian Irun herri gipuzkoarretik etorritako hiru anaia eta haien inguruko familia sorburu duen Alza leinu euskal-argentinarreko kideak bazkari 'bikain' batez gozatu zuten eta aukera izan zuten payadore, ipuin kontatzaile eta familiako istorioen berri eman zieten pertsonen kontuak txalotzeko. Ayacuchoko anfitrioiez gain, Maipu, General Guido, Coronel Vidal, Mar del Plata, Rio Colorado, Tandil, Las Armas, La Plata, Azul eta Raucheko famili kideak bildu ziren.
Eguna azkeneko urtean hildakoen eta XIX. mende amaieran Gipuzkoako Irundik Argentinara emigratu zuten arbasoen alde eskainitako meza batekin hasi zen. Jarraian, partaideak Sociedad Italiana-ra abiatu ziren tripako zorriei erreparatzeko. Zenbait familiakide eta artistek giroa alaitu zuten beren emanaldiekin, hala nola Dora Forio 'Ayacuentera'k, 'Ayacu-cuatro' ahozko taldeak, Mirta Battisttessak, payadore gazteek, Alza Luna anaiek, Martin Luengo Alza gazteak --bere 'ahots melodiatsu eta liluragarriarekin partaide guztiei emozio handia sortuz'-- eta 'La Media Caña' peña ospetsukoek, Alejandra Etcheverryren gidapean dauden txikien taldearekin batera.

[Alza familiaren bigarren topaketan elkartutako partaideen irudi orokorra]

Alza familiaren aurtengo topaketak 140 pertsona inguru bildu zituen, iaz baino jende gutxiago, 'ezin izan baikenuen zehaztu azken momenturaino non egin behar genuen, horretarako egoitza berezia Maipú herria baita; beraz, azkenean Ayacuchoek jaso behar izan genuen ardura hori', azaltzen dio EuskalKultura.com-i Fermina Mariezcurrena de Bustos antolatzaile taldekideak.

Dionisio Alza, partaideen artean gazteena

Partaide gazteenari dagokionez, hiru hilabete besterik ez dituen Dionisio Alza haur txikiak ez zuen Alza familiaren bigarren topaketa galdu nahi izan. Bere gurasoekin batera La Plata hirian bizi da. Adin taldearen beste muturrean suertatu ziren Dora Alza Etchetel de Franchini (Maipu, Buenos Aireseko probintziatik etorria) eta Berta Alza de Alza de Azanza (Rio Colorado, Rio Negroko probintziatik), ekitaldira hurreratutako eskarmentudunenak.

[Mikroan, Fermina Mariezcurrena Alza de Bustos. Antolatzaileek eskerrak eman zizkieten festa edertu zutenei, eta eurak ere esker oneko hitzak bildu zituzten bertaratutakoengandik. Fermina Mariezcurrena Alza, Alicia Mariezcurrena Alza eta Juan Carlos Alza Papponetti izan ziren elkarretaratzeko antolatzaile nagusiak]

Aurrekoan antolatzaile izandako Reinaldo Alza Marcaida, Susana Alza Echelet eta Marcela de Rech Alzak ez zuten aukera pasatzen utzi nahi izan egunak ekarritako euren sentipenak adierazteko. Florencia Etcheverry Alzak, berriz, Irunera eta Alza Baserrira eginiko bidaiari buruzko esperientzia kontatu zuen. Mikroa harturik, Fermina Mariezcurrena Alzak gidatu zuen ekitaldia eta egun osoa Fermina Mariezcurrena Alza de Bustos, Alicia Mariezcurrena Alza de Racioppi eta Juan Carlos Papponettik antolatu zuten. Ekitaldira bildutakoek eta antolatzaileek berek esker bereziak eman zizkieten eguneko bazkari parteaz okupatu zen Correa eta Rivarola zerbitzukoei eta baita ere ekitaldia edertu zuten artista eta partaideei.


Lotura interesgarriak

Argentinako Alza familiako lehenengo senitarteko topaketa
2007ko maiatzaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana

Alzatarrak Uruguai eta Argentinan
José O. Alza Aramburu-ren webgunea


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia