euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Alta Gracia hiria izan da Argentinako Barrandeguy familiak bere V. topaketa egiteko hautatutako tokia

2009/04/29

Taldearen argazkia. Hogeita bi Barrandeguy lehengusu bertaratu ziren eta eurekin batera Maria Elena Barrandeguy (izeba edo ama) eta familiako beste zenbait kide
Taldearen argazkia. Hogeita bi Barrandeguy lehengusu bertaratu ziren eta eurekin batera Maria Elena Barrandeguy (izeba edo ama) eta familiako beste zenbait kide

PUBLIZITATEA

Lehenengo lau bileretara, XIX. mende hasieran Urruña herri lapurtarrean jaio ziren Ignacio Barrandeguy eta Bernarda Urruspuru senar-emazteen ondorengo argentinar guztiak izan ziren deituak. Are gehiago, Txile eta Uruguaitik ere bidaiatu zen lagun bat baino gehiago ahaideekin elkartzera. Aurtengo bostgarren elkarretaratze honek, ordea, helburu apalagoa izan du eta lerroetako bat bildu du soilik: Jose Barrandeguyren bilobena. Guztien buru, 92 urterekin, María Elena Barrandeguy, bizirik gelditzen den Jose-ren alaba bakarra. Nola lotzen den arbolarekin? Maria Elena, Joseren alaba; Jose, Martinen semea; Martin, Pedroren semea; eta Pedro, Urruñan gelditu ziren Ignacio eta Bernardarena. Jaia Cordoba probintziako Alta Gracia hirian izan zen, Estancia los Molles-en hain zuzen.

Alta Gracia, Argentina. XIX. mendearen hasieran jaio zen Urruñan (Lapurdi) Ignacio Barrandeguy  eta herrian bertan ezkondu zen Bernarda Urruspururekin. Zazpi seme-alabak izan zituzten, Domingo, Pedro, Esteban, Bernardo, Sabina, Estéfana eta Julia. Premu ez ziren hiru gizasemeak, Pedro, Esteban eta Bernardo, 1853an Argentinara emigratu zuten, Ameriketako herri berri honetan aurrerabidea topatzeko asmotan. Bertako Entre Rios probintzian, Gualeguay aldean, lursailak erosi eta Rosarion, berriz, gazitegiak ireki zituzten.

2009 Barrandeguy 02

Urteen joan-etorrian, Pedro, Urruñatik etorritako batekin, María Olhabordarekin, ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituen. Horietarik behinenak, Martinek, hamasei seme-alaba izango zituen, hala nola Dolores, Heriberto, Pedro, Martin, Marta, Lucia, Jose, Amadeo, Carmen, Margarita, Joaquin, Juan Pedro, Adela, Jorge, Mercedes eta Virginia. Joan den apirilaren 12an, José Barrandeguyren biloba guztiak --92 urteko Maria Elena, bizirik dagoen bere alaba bakarra buru-- Alta Gracian bildu ziren, Cordoba probintzian. Guztira 22 izan ziren, eta egun osoan pasatu zuten kontu kontari, familia loturak indartzen, Los Molles izeneko estancia edo jabegoan. [Ezkerreko argazkian, 'amatxi' Maria Elena Barrandeguy]

Emma Barrandeguy

Honako deialdira arte, familia bilerak orokorrak izanak ziren Barrandeguytarrentzat, baina honetara familiako lerro jakin apal bat bakarrik deitu zen. Xedea, ohikoa, erroen inguruan biltzea. Antolatzaileek familiako kide den Emma Barrandeguyk idatzitako gutun bat berriro irakurtzea erabaki zuten. Emma, Heriberto Barrandeguyren alaba, oso idazle ezaguna da Argentinan. Sariak jaso izan ditu bere literatur-lanagatik, ezagunena, agian, ‘Fray Mocho’ saria. Bileran irakurri zen gutuna 2004ean eta familiaren IV. topaketarako egin bazuen ere, aurten bildutako lehengusu-lehengusinek belaunaldi berriek entzutea nahi zuten.

2009 Barrandeguy 03

[Barrandeguy lehengusuen bilerarako iragarki edo gonbidaoen txartela, famili deiturak adieraziz]

Hona hemen irakurri zen gutunaren pasarte bat:

Beren buruari bilera honek zertarako balio duten galdetzen dioten haurrei honakoa hauxe esaten diet: euren sustraien bilaketa dela. Eta euren esku dagoela zuhaitzak bezain indartsu izaten segi dezaten, gure ikur haritza den bezalakoa, gure herriari arnasa ematen segi dezaten, atsedenerako gerizpea emanez, egur ona negurako, eta harrotasunez gogora ditzatela belaunaldiz belaunaldi ereindako fruituak.

Lotura interesgarriak

Barrendeguy, Apellidos Vascos aldizkariak aipatu dituen deituretako bat da
http://www.geocities.com/apellidos_vascos/barrandeguy.htm

Barrandeguy topaketako hiru argazkiok argazki albumean
www.euskalkultura.com/argazki-galeria/argentina/alta-gracia



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia