euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Alemanian dira Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe eta Karmele Jaio, euren liburuak alemanez aurkezteko

2009/10/14

Bihar arratsaldeko hitzordura deitzen duen afixa
Bihar arratsaldeko hitzordura deitzen duen afixa
Egitarau betea izango dute bihar Frankfurten Harkaitz Cano, Karmele Jaio eta Miren Agur Meabe euskal idazleek, goizez mahai inguru batean parte hartzen, atzo hasi zen Liburu Azokaren baitan, eta arratsaldez, Azokako programatik kanpo, argitaletxe alemanek euskal lanak alemanez argitaratzen daramaten ildoko bi izenburu aurkezten, Goethe Unibertsitatean, Euskal Ikaskuntzen Alemaniako Etxea tarteko. Karmele Jaioren 'Mutters Hände' (jatorriz 'Amaren eskuak') eta Harkaitz Canoren 'Pasaia Blues' (izen berekoa euskaraz ere) dira irakurle alemanek zuzenean euren hizkuntzan irakurri ditzaketen aipatu bi azken liburuak eta egileen ahotsek azaldutako aurkezpenean bihar ezagutu ahal izango dituztenak.

PUBLIZITATEA

Frankfurt, Alemania. Harkaitz Cano, Karmele Jaio eta Miren Agur Meaberen programa bihar goizeko hamarretan hasiko da, aurten Txina herrialde gonbidatu hautatu duen Frankfurteko Liburu Azokaren baitan, 'Euskal literatura edo sormena ezagutzarako giltzarri bezala' izenburua hartu duen mahai inguruarekin. Euskal Editoreen Elkarteak antolatu duen hitzordua ordubete luzatuko da, ingelesez.

Arratsalde partez, berriz, eta Azokatik gertu baina programa horretatik kanpo, literatur aurkezpen bat iragarri du Euskal Ikaskuntzen Alemaniako Etxeak. Partaideak Harkaitz Cano, Karmele Jaio eta Miren Agur Meabe izango dira berriz ere, eta bi lehenengoek euren bi libururen alemanezko aurkezpenak egingo dituzte. Harkaitz Canoren kasuan, 'Pasaia Blues' izango da (euskaraz eta alemanez titulu berari eutsi dio), eta Karmele Jaiorenean, 'Mutters Hände' (jatorriz 'Amaren eskuak').

Bigarren hitzordu hau arratsaldeko zazpietan izango da, Hizkuntz Alderatuen Institutuan (Institut für Vergleichende Sprachwissenschaft), Georg-Voigt-Str. 6 helbidean, Goethe Unibertsitatean, Goethe Unibertsitateko Euskara lektoradutza eta Alemaniako Euskal Ikaskuntzen Etxearen eskutik, Eusko Jaurlaritza laguntzaile.

Lotura interesgarriak

Zubiak euskal literatura eta Alemaniaren artean
www.zubiak.de

Goethe Unibertsitatea, Euskal liburutegia
http://titus.uni-frankfurt.de/basklib

61. Frankfurteko Liburu Azokako (2009) programa (pdf)
www.buchmesse.de/imperia/celum/documents/Forenprogramm_2009.pdf

Frankfurteko Azokaren (Urriak 14-18, 2009) webgunea
www.frankfurt-book-fair.com/en/fbf



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia