euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Alejo Zuloaga lehen errektorearen omenezko oroitarri eta plaka desestali dituzte Caraboboko Unibertsitate venezuelarrean

2019/07/05

Ekitaldian parte hartutako buruzagi eta ordezkariak, plaka eta oroitarria bi aldeetan (arg. Tiempo Universitario)
Ekitaldian parte hartutako buruzagi eta ordezkariak, plaka eta oroitarria bi aldeetan (arg. Tiempo Universitario)

PUBLIZITATEA

Valencia, Venezuela. Venezuelan euskaldunen ondorengo jaiotako Alejo Zuloaga Eguzquiza Caraboboko Unibertsitateko lehenengo errektorearen (1892-1900) omenezko oroitarri eta plaka desestali zuten joan den asteazkenean unibertsitate horretako Errektoretzan, egungo errektore Jessy Divo de Romero eta Eusko Etxeko lehendakari Illargi Izcanga buru izan zituen ekitaldi batean. Eurekin batera, unibertsitateko buruzagiak, dekano, zuzendari eta sindikatuen ordezkariak eta baita Venezuelako Euskal Etxeen Federazioko eta euskal etxe eta komunitateko ordezkariak ere.

Ekitaldia, Venezuelako euskaldunek daramaten "Venezuelako euskaldunen ibilbideak" (Rutas de los Baskos en Venezuela) egitasmoaren baitan kokatzen da, euskaldunek eta euren ondorengoek herrialdean utzitako arrasto eta ekarpenak gogora ekartzea helburu.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia