euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aldizkari bildumagarri bihurtu nahi du Elkoko Euskal Etxeak bere jaietako programa, euskal familien argazki eta istorioak bilduz

2016/02/15

Kluba, bazkide kopuru aldetik, txikia izanagatik, badute etorkizun nahiko ziurra, hiru ume dantza talde baitituzte Elkon (Argazkiak: E.B.C.)
Kluba, bazkide kopuru aldetik, txikia izanagatik, badute etorkizun nahiko ziurra, hiru ume dantza talde baitituzte Elkon (Argazkiak: E.B.C.)

PUBLIZITATEA

Elkoko aurtengo Euskal Jaietara hurbilduko direnek festen programa ere etxera eraman nahiko dute, urtero bezala. baina euskal etxe antolatzailea aldaketak ari da prestatzen eta bilduma egiteko moduko aldizkaria bihurtu nahi du, euskal familien argazki, informazio eta historiak bertara bilduz. Cassandra Torrealday da proiektuko arduraduna eta, EuskalKultura.com-i esan dionez, jendeak gozatu eta bertako euskaldunez gehiago jakiteko modua da, Klubak bide batez diru pixka bat biltzen duen bitartean.

Elko, AEB. Elkoko Euskal Etxeko aurtengo jaialdia uztailaren 1etik 3ra bitartean izango da, baina Klubeko arduradunak ari dira dagoeneko lanean programan. “Herriko euskal familien istorio eta argazkiak batzen gabiltza, iragarki eta programarekin batera atera ahal izateko”, esan du Torrealdayk. Duela aste bi jarri zuten iragarkia Euskal Etxeko webgunean eta, oraindik erantzunik jasotzeko goiz samar bada ere, ziur da bera jendeak parte hartu nahi izango duela: “1.500 ale inguru inprimatuko ditugu, etxean gordetzeko moduko aldizkari tankerarekin”.

Honen bidez, dirutxoa ere jaso nahiko luke Euskal Etxeak, norbere sendiaren historia publikatua izatearren 100 dolarreko ekarpena eskatuko baita. Diru hori eta, enpresek, iragarkiengatik ordaintzen dutena, oso iturri garrantzitsua izango dira Klubarentzat. “Eta zinez uste dut iragarki gehiago jasotzeko moduan izango garela, enpresek ikusiko dutelako jendeak gorde egingo dituela aldizkariak”, gehitu du. Ideia hau, baina, ez dute Elkon asmatu, Winnemucca-ko euskal jaira joan zen elkotar batek ikusi eta beren euskal etxekoei esan zien. Ikusiz ikasi.

Torrealdayren ustetan, sozialki ere positiboa izango da hau, euskal familiek bata bestearen berri izango dutelako, modu sakonago batean, bai eta euskaldun ez diren elkotarrek hobeto ezagutuko dituztelako bertako euskal jatorriko familiak.

Gaur egun, 350 bat bazkide ditu Elkoko Euskal Etxeak, tartean, hiru ume dantza talde.

*Zure familiaren historia eta informazioa partekatu nahi baduzu, deitu Cassandra Torrealday-ri [(775) 223-3178] edota emaila idatzi egiozu ctorrealday@gmail.com helbidera



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia