euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aldaketa Txilen Santiagoko Euzko Etxean: Ignacio Bastarricak txanda hartu dio lehendakaritzan Jose Maria Narvarteri

2019/01/02

Jose Maria Narvarte Arregui; eta Luis Ignacio Bastarrica Molina, bere emazte Maria Angélica Carrasco Verarekin (arg. Berriketari-ren politesia)
Jose Maria Narvarte Arregui; eta Luis Ignacio Bastarrica Molina, bere emazte Maria Angélica Carrasco Verarekin (arg. Berriketari-ren politesia)

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Hiriburu txiletarreko Euzko Etxeko lehendakaritzan hamabi urte pasexe eman ondoren, José María Narvarte Arreguik ez zela kargua berritzera aurkeztuko iragarri zuen, zuzendaritza ardura guztiak uzteko, "bazkideen desatseginez, jardunbide ona baitzeraman", adierazi digute euskal elkartetik. Euzko Etxeko Ohiko Batzar Nagusiak lehendakaria eta lau zuzendari kargu berritu ditu abenduan, lehendakari berri gisa, orain artean bigarren lehendakariorde zen Ignacio Bastarrica hautatuz, 2004an lehendakari ere izana berau.

Merkaturatze teknikaria ogibidez, Luis Ignacio Bastarrica Molina ibilbide luzeko pertsona de Santiagoko Euzko Etxean. Orain arteko Batzordean bigarren lehendakariorde izateaz gain, Txileko Euskal Abesbatzako kide da eta EEko Berriketari aldizkariko zuzendaria da. Nabaria da bere alderdi artistikoa musika jotzaile, kantari eta musikagile gisa, folklore txiletarra lantzen duen “Los Huasos Hidalgos” taldeko zuzendari eta lehenengo ahotsa baita. EEko Berriketari aldizkariko editore den María Angélica Carrasco Verarekin ezkonduta, emaztea ere EEko “Itxaropen Gaztea” dantza taldeko lehendakari da, alabak ere bertan dantzari ibiliak.

Jose Maria Narvarte Arregui Txileko euskal komunitateko familia esanguratsu eta arras engaiatu bateko parte da, bizita osoa Txileko Euzko Etxe eta euskal elkarteei lotua. Urtero izan da berrautatua azkeneko hamabi urte hauetan. Momentu batean gertatu zen bera Txileko Santiagoko Euzko Etxeko lehendakari izatea eta AEBetako Renon bizi den bere anaia Javier izatea Nevadako hiri honetako Zazpiak Bat Basque Club euskal etxeko lehendakaria. Irunen jaiotako Castor Narvarte Sanz filosofoaren eta erbesteko pertsonaiaren seme dira biak, eta Euskal Herrian bizi den Castor Narvarte Arregui musikariaren anaiak.

Zuzendaritza berria hautatzeko Batzarra abenduaren 12an egin zen eta ondotik honako taldea eman du 2019-2020 eperako:

-Lehendakari: Ignacio Bastarrica Molina
-Lehenengo lehendakariorde: Iñaki Narvarte Larrondo
-Bigarren lehendakariorde: Michel Sallaberry Ayerza
-Diruzain: Jorge Oyarzún Kejaya
-Diruzainorde: Juan Mendiburu Azcárraga
-Idazkari: Zita Solas Aranzábal
-Idazkariorde: María Angélica Cofré Urroz
-Liburuzain: Pedro Oyanguren Cabrer
-Batzordekide: Carlos Gurruchaga Solas

Gure agiantza onenak Euzko Etxeko gidaritza berriari.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia