euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Catalan nafar kontseilaria Argentinara ari da, Rosarioko nafar Olinpiaden itxiera-ekitaldian partaide izateko

2009/12/04

Iazko ekitaldia, Nafar Etxeetako dantzari argentinar eta txiletarrak urteroko elkarretaratzean
Iazko ekitaldia, Nafar Etxeetako dantzari argentinar eta txiletarrak urteroko elkarretaratzean

PUBLIZITATEA

Alberto Catalán Higueras, Hezkuntza eta Erakunde Harremanen Sailburua eta Nafarroako Gobernuko bozeramailea, Argentinara bidaiatuko da asteburu honetan Buenos Aireseko Nafar Etxearen 114. urteurrenaren ospakizuneko ekitaldietan parte hartzera. Ondoren Mar del Platara ere hurbilduko da, Nafar Gobernuaren diruak partitzen dituen 'Fundacion Navarra Solidaria' elkartearen laguntza partitze ekitaldi batean egoteko. Era berean Rosarioko Nafar Etxeak antolatu dituen Olinpiaden bukaerara ere bertaratuko da, Argentina eta Txileko Nafar Etxeen Federazioarekin bilduz.

Buenos Aires, Argentina. Hezkuntza eta Erakunde Harremanen Sailburua eta Nafarroako Gobernuko bozeramaile den Alberto Catalán Higueras hiriburu argentinarreko heldi da lehenik, igande honetan, abenduaren 6an, Crisanto Ayanz buru duen Buenos Airesko Nafar Etxearen 114. urteurrenaren ospakizunean parte hartzeko. Igandean, beraz, eguerdiko ordubatetan, Buenos Airesen Nafar Etxeak Moreno eta Colombres-en duen egoitzan egingo den jatorduko gonbidatu berezia izango da Catalán.

Astelehenean, abenduaren 7an, Mar del Plata hirira abiatuko da, Crisanto Ayanz-ekin batera --Nafar Etxeko presidentea izateaz gain, Argentinan Nafarroako Gobernuaren diruak partitzen dituen 'Navarra Solidaria' Fundazioko koordinatzaile baita Ayanz-- Fundazio honen ekitaldi batean aritzeko, bertako ‘El Portal del Sol’ eta ‘Hogar de Maria’ instituzioei dirulaguntzak emateko antolatu den ekitaldian hain zuzen.

Abenduaren 9an Buenos Airesen bilerak izango ditu eta hurrengo egunean, abenduaren 10, osteguna, Rosario hirira gerturatuko da Argentina eta Txileko Nafar Etxeen Federazioko ordezkariekin biltzera eta aldi berean Santa Fe probintziako hiri honetan egindako Olinpiaden amaiera ekitaldian parte hartzera.

-Buenos Aireseko Nafar Etxearen webgunea: www.centronavarro.org

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia