euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Agintzaritza berritze bozak egin ostean, Jon Kepa Erkiaga berriz ere Buenos Aireseko Laurak Bateko lehendakari

2008/05/16

Jon Kepa Erquiaga lehendakari berrautatua (ezk) Nestor Media kontu ikuskatzaile ordezkoarekin hizketan, Paula Barquin erdian begirale
Jon Kepa Erquiaga lehendakari berrautatua (ezk) Nestor Media kontu ikuskatzaile ordezkoarekin hizketan, Paula Barquin erdian begirale

PUBLIZITATEA

Buenos Aires Hiri Autonomoko Laurak Bat Euskal Etxeak Zuzendaritza berritu duela adierazi du ohar baten bidez. Agintealdi berria hasia duen Zuzendaritza Batzorde berriak Jon Kepa de Erquiaga izango du berriz ere lehendakari, eta berarekin batera arituko dira José María Landa, lehendakariorde, Arantxa Goicoa, idazkari, Enrique Fagoaga, idazkariorde, Eduardo Lizaso, diruzain, eta Maria Teresa Anitua, diruzainorde.
Buenos Aires Hiri Autonomoko (CABA) Laurak Bat Euskal Etxeak Zuzendaritza Batzordea berritzeko prozesua burutu berria du, apirilaren 26an, elkartearen barne araudiak eskatutakoaren arabera. Ondorioz, honakoak izango dira agintealdi berrirako Euskal Etxeko agintariak. Hauteskunde prozesua euskal etxearen egoitzan bertan eginiko Ohiko Biltzar Orokorraren baitan egin zen, Belgrano 1144ean, eraikinaren barruan hazten den Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean euskal hiri sakratuaren bonbardaketaren 71. urteurrena gogoratzeko eginiko ekitaldiaren ondotik.

ZUZENDARITZA BATZORDEA

-Lehendakari: Jon Kepa de Erquiaga
-Lehendakariorde: Jose Maria Landa
-Idazkari: Arantxa Goicoa
-Idazkariorde: Enrique Fagoaga
-Diruzain: Eduardo Lizaso
-Diruzainorde: María Teresa Anitua

-Batzordekide titularra: Arantxa Anitua
-Batzordekide titularra: Martín Gachiteguy
-Batzordekide titularra: Jon Larrañaga
-Batzordekide ordezkoa: María Antonia Barquin
-Batzordekide ordezkoa: Gabriela Mendia
-Batzordekide ordezkoa: Danel San Martín

-Kontu ikuskatzaile titularra: Miguel Javier Blanco Irujo
-Kontu ikuskatzaile titularra: Xavier Olaizola
-Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Nestor Mendia Diez


LOTURA INTERESGARRIAK

Laurak Bat Euskal Etxearen webgunea
www.laurakbat.com.ar

Baztarrika sailburuordeak Laurak Bat bisitatu du
2008ko maiatzaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

FEVA ikastaroa eta Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena
2008ko apirilaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia