euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHAAk ostiralean eman du argitara Marta Marinen izendapena Euskadiko Ordezkari Bruselan

2009/12/21

Tamaina handiko bandera europarra.
Tamaina handiko bandera europarra.
Euskal Agerkari Ofizialak (EHAA) joan den ostiralean, abenduaren 18an, eman du argitara Marta Marin Sanchez anderearen izendapena Bruselako Euskadiko Ordezkari berri gisa. Zazpi hilabete hartu ditu Lopez Lehendakariaren exekutiboak bere Europarekiko politikan giltzarri den bulego honetako arduraduna izendatzeko, munduko Euskadiko Ordezkaritzetan bitarteko gehien duen eta lanik gehien ateratzen duen bulegoa den honetako arduraduna izendatzeko.

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Euskadiko Ordezkari berria den Marta Marin Sanchez teknikaria zen dagoeneko Eusko Jaurlaritzaren Bruselako bulegoan. Jaurlaritzaren joan den astearteko Gobernuko Kontseiluan izendatu zuten, nahiz eta izendapenaren berri ez zen astearte horretan bertan eman, biharamunean baizik, Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Julian Celaya Kanpoko Euskal Gizataldeekiko zuzendaria datorren otsailean New Yorkeko Ellis Islanden zabalduko den euskal emigrazioari buruzko erakusketa aurkezteko deitutako prentsaurrean euretako lehenak hala adierazi zuenean kazetarien aurrean.

Marta Marinen aurreko Bruselako ordezkaria Ibon Mendibelzua izan zen, Juan Jose Ibarretxeren Jaurlaritzak izendatua eta Lopez Lehendakariaren gobernu berria sartu zenean, Kanpo Harremanetarako aurreko ekipoko kide guztiak bezala --Mexikoko ordezkari Iñaki Ruiz salbu-- dimisio aldaezina aurkeztu eta onartu zitzaion pertsona.

-Izendapena EHAAn



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia