euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Afari batekin amaitu zuten La Platako Euskara eta Euskal Kultura ikasleek 2010eko ikastaroaren lehen zatia

2010/07/30

Ikasleak euskal kulturari buruzko lanak aurkezten (argazkia EuskalKultura.com)
Ikasleak euskal kulturari buruzko lanak aurkezten (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Hirugarren urtez, La Platako Unibertsitate Nazionalak (UNLP) Euskara eta Euskal Kultura ikastaroa antolatu du eta garatzen ari da aurten. Bertan parte hartu dutenek giro bikainean egindako afari batekin agurtu zuten ikastaroaren lehenengo zatia. Neguko etenaldia egingo duten arren, abuztu bukaeran berriro ekingo diete eskolei.

La Plata, Argentina. Uztailaren 16an La Platako Unibertsitate Nazionalean /UNLP) Euskara eta Euskal Kultura ikastaroa antolatu dute. Neguko etenaldiaren ondoren, abuztu erdialdean ekingo diete berriro ere eskolei.

Urteko lehenengo zati honetako azken eskola egunean, euskal kulturari buruzko bi lan aurkeztu zituen lehen mailako ikasle taldeak.

Gauean, afaria egin zuten elkarrekin eta baratxuri zopaz ('mozkor salda') gain haragi errea ere jan ahal izan zuten, gastronomia euskal-argentinarra dastatuz.

2010 La Platako euskara eta Euskal Kultura ikastaroa

[Ikastaroan parte hartu zutenak uztailaren 16an egindako afarian]

Afaria bukatuta, César Arrondo irakasleak Euskal Herriko Historiaren inguruko hitzaldia eskaini zuen. Honek afarira bildutakoen interesa piztu zuen eta galderak egitearekin batera Euskal Herriko historia eta aktualitatearen inguruan aritu ziren hizketan.

 2010 La Platako Euskara eta Euskal Kultura ikastaroko afaria

[Ikastaroko parte-hartzaileak dastatu zuten afaria prestatzen]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia