euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

AEBetako Wayland Baptist Unibertsitatean ikasteko neska golflari batentzako beka baten berri eman du Euskadiko Federazioak

2018/07/03

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Neska golflari batentzako eskaintza zabaldu du Euskadiko Golf Federazioak, izan ere Estatu Batuetako Wayland Baptist Unibertsitatean ikasteko neska golflari batentzako beka bat da Federazioak Estatu Batuetatik jaso eta bere webgunearen bidez ezagutzera eman duena.

Wayland Baptist Unibertsitatea AEB hegoaldeko Texas estatuan dago kokatua, unibertsitate pribatua da,bost mila bat ikasle dauzka eta estatu horretako Painview herrian dauka egoitza nagusia, orotara 14 kanpus baditu ere, 5 Texas-en bertan, beste sei beste estatu batzuetan eta azken bat Kenian.

Interesatuek Euskadiko Golf Federazioarekin jarri behar dute harremanean emaila hona bidaliz: info@fvgolf.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia