euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

AEBetako kongresukide John Garamendiren hitzak, duela urtebete, Gernikako Arbola landatzen Kapitolioan (II)

2017/07/10

John Garamendi kongresukide kaliforniarra anfitrioi izan zen Gernikako Arbola Washingtongo Kapitolioan landatzeko ekitaldian (irudia EuskalKultura.com)
John Garamendi kongresukide kaliforniarra anfitrioi izan zen Gernikako Arbola Washingtongo Kapitolioan landatzeko ekitaldian (irudia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Seguru bertan izan ziren euskal politikariek ere, baina bereziki bertaratu ziren euskal-amerikarrek ongi gogoan daukaten ekitaldia izan zen orain urtebete Washingtongo Kapitolioko lorategietan egin zena, Gernikako Arbolaren kimu bat landatuz. Bereziak eta esanguratsuak, Estatu Batuetako kongresukide John Garamendiren hitzak, bere euskal jatorria eta bere euskal erro eta sentimenduen indarra agertuz. Hona hitz horiek eta landaketa-ekitaldiko une nagusia islatzen dituen bideoa.

Donostia-San Sebastián. Urtebete joan da eta seguru bertan egon zirenek ez dutela batere ahaztu Gernikako Arbolaren kimua Kapitolioko lorategietan landatua izan zen unea. Eusko Jaurlaritzako agintariak aurrean --Arantxa Tapia sailburua izan zen Urkulluren ordezkari-- eta foru autoritateak ere bertan --Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia buru--, Dave Bieter Boiseko alkatea lekuko eta baita ere AEBko puntetatik etorritako hainbat euskal-amerikar, zeremonia xinplea baina esanguratsua eta hunkigarria izan zen, sinbolismoz josia, bereziki euskal-amerikar horientzat. Hala aitortu ziguten orduan, esanez sekula ez zutela pentsatuko euren euskaltasuna eta euskal-amerikartasuna hain gora iritsiko zenik: harro zeuden oso, aitormen garrantzitsutzat jotzen baitzuten euren bihotzetan ekitaldi hura,

Hitzak arbaso bizkaitardun John Garamendi kongresukidearenak dira, bi astez Washington hiriko bihotza den National Mall "Basque" (euskal) markaz jantzi zen bi asteko ekimenaren barnean. Hau da bideoa:


Gernikako Arbola Kapitolioko lorategian: John Garamendi kongresukide kaliforniarraren hitzak eta kimuaren landaketa


Euskal afaria AEBetako Kongresuko Liburutegian

(Bihar hirugarren eta azkeneko zatia, euskaldunak helburu izan zituen Smithsonian Follike Festivalen lehenengo urteurrenaren karietara)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia