euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

AEBetako euskal irakasleen bilkura egin zen Utah-ko Salt Lake-en, inoiz baino parte-hartzaile gehiagorekin

2009/01/30

Salt Lake City-n izan ziren irakasleak eta HABE eta NABOko ordezkariak (argazkia HABE)
Salt Lake City-n izan ziren irakasleak eta HABE eta NABOko ordezkariak (argazkia HABE)

PUBLIZITATEA

AEBetako euskal etxeetan euskara irakasleak trebatzeko programak --'Euskara AEBetan'-- bere urteroko bilkura egin zuen joan den urtarrilaren 16tik 18ra Utah-ko Salt Lake City hirian. HABE institutuak eta NABOk (AEBetako euskal etxeen federazioak) sustatzen duten programan inoiz baino irakasle gehiago ari dira aurten, Izaskun Kortazar, NABOko euskara sustatzailea egiten ari den lan bikainaren seinale. Bilkuran Idaho, Colorado, Wyoming, Nevada, Kalifornia eta Utahko irakasleak izan ziren, besteak beste.

Salt Lake City, AEB. Urtarrilaren 16tik 18ra bitartean elkartu ziren aurten Estatu Batuetako euskal etxeetako euskara irakasleak, Salt Lake City hirian. Helburua, urtero legez, irakasleei iritziak eta esperienziak trukatzeko parada eman eta urtean zehar beren lanerako lagungarri gertatuko zaizkien hainbat gai jorratzea. Horrez gain, bileran NABO eta HABEko arduradunak izan ziren, 'Euskara AEBetan' egitasmoaren hurrengo urratsak adosteko eta aurtengo lankidetza hitzarmena sinatzeko. NABOren aldetik Mary Gaztambide lehendakaria, Martin Goicoechea euskara arduraduna eta Izaskun Kortazar euskara sustatzailea izan ziren bileran. HABEri dagokionez J. F. Zinkunegi HABEko teknikari eta Euskara Munduan programaren koordinatzaileak parte hartu zuen bilkuran.

Iraskasleak Idaho, Colorado, Wyoming, Nevada, Kalifornia eta Utah estatuetatik heldu ziren eta ostiralean elkar ezagutzeko afari bat egin ostean larunbat goiz eta arratsaldez eta igande goizez araitu ziren lanean. 'Irakasleen artean tipologia oso desberdinetakoak zeuden', azaldu dio EuskalKultura.com-i J.F. Zinkunegik. 'Euskal Herritik AEBetara bolada batetarako etorritakoak, batzuk, bertan jaioak eta euskara ikasi dutenak, beste batzuk, eta baita orain urte mordoa etorri eta aspalditik hemen bizi direnak ere'. 

Hurrengo urratsak

Izaskun Kortazarrek eta J.F. Zinkunegik gidatu zuten jarduna. Bertan gai ugari jorratu zituzten, besteak beste 'Euskara Munduan' egitasmoaren nondik norakoak, irakasleen prestakuntza, AEBetan euskara ikasteko materialak, klaseetan erabiltzeko ariketa praktikoak eta hainbat irizpide pedagogiko.

Topaketan Mary Gaztambidek, Martin Goicoecheak, Izaskun Kortazarrek eta J.F. Zinkunegik 'Euskara AEBetan' egitasmoaren hurrengo urratsak adostu zituzten. Asmoa garatu ondoren, hurrengo NABOren topaketan aurkeztuko diete estatubatuar federazioko delegatu guztiei. Horrez gain, HABEk eta NABOk urtero sinatzen duten hitzarmena berritu zuten.

Lotura interesgarriak

HABE Institutua
www.habe.org



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia