euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

ACEk trikipoteoa antolatu du Erroman eta Unibertsitateak euskal kultura eta euskara hurbiltzeko ikastaroa hasi du

2008/02/25

ACEk aurreko edizio batean antolatutako trikipoteoa
ACEk aurreko edizio batean antolatutako trikipoteoa

PUBLIZITATEA

Associazione Culturale Euskara (ACE) elkarte euskal erromatarrak trikipoteoa antolatu du datorren ostiralerako Erromako kale eta tabernetatik trikitixaz lagunduta. Trikitilariak Oskar eta Juan Jose Estanga izango dira. Aldi berean, UPTEReko (Università Popolare di Roma) Euskal Sailak euskal kultura eta euskara ikastaro berria hasi du dagoeneko. Honako ikasgaietan sakondu ahal izango dute bertan izena ematen dutenek: Geografia, Euskararen Historia, Literatura, Historia, Mitologia eta Ohiturak.
Italiako euskaldunek ez dute Euskal Herriko kultura zabaltzeko inongo aukerarik galdu nahi eta segitzen dute ekintzak antolatzen. Associazione Culturale Euskara (ACE) eta UPTEReko (Università Popolare di Roma) Euskal Saila horretan ari dira, eta oraingoan ere gonbitea luzatu diete bertako herritarrei datozen egunetarako prestatutako ekitaldietan parte har dezaten. ACEk Erromako kale eta tabernetatik trikitia lagun egingo den trikipoteoa antolatu du datorren ostiraletarako. Oskar eta Juan Jose Estanga trikitilariek biziaraziko dute giroa.

UPTEReko Euskal Sailari dagokionez, Euskal Kultura eta Euskara sarrera-ikastaro berria jarri dute abian. Aurtengoa euskara eta euskal kulturari buruz egingo den seigarren urtea izango dute. Hizkuntzari dagokionez, hiru maila eskaintzen dira eta horretaz gain Geografia, Euskararen Historia, Literatura, Historia, Mitologia eta Ohiturei buruz ere ikasi ahal izango da. Erromako Piazzale Flaminio kalean eskola-emaile arituko dira Maider Elkoro, Adriano Cirulli, Viviana Tommasetti eta Marco Laurenzano. Euskal Sail hau 2005eko abenduaren 28an sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren eta Erromako Università Popolare di Romaren arteko akordioa medio.

Associazione Culturale Euskara etekin asmorik gabeko elkartea da eta bere eginkizunak euskara eta euskal kulturaren ezagutza eta zabalkuntza dira, baita ere, tartean, euskara eta euskal kultura Italian bizi diren kulturekin harremanetan jartzea. Asoziazioak ez du egoitza propiorik, baina bai albisteak, loturak, hiztegiak edota euskal hizlariek emandako hitzaldiak jasotzen dituen web orrialde bat.


Lotura interesgarriak

Associazione Culturale Euskara
www.euskara.it

UPTER Unibertsitateko Euskal Saila
www.euskara.it/dipartamento-basco

Erromako Settimana Basca
2007ko abenduaren 15ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Rafa Rueda eta Edorta Jimenez, kontzertu-irakurraldia Erroman
2007ko urriaren 25ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Ixiar Rozasek bere azken lana aurkeztu du Erroman
2007ko martxoaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia