euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abuztu honetan 'Diasporaren Hotela' zabalduko dute Donostian, historia, natura eta diaspora ezaugarri

2018/08/08

Unanue Hotelak munduko euskal etxe eta komunitateak izango ditu ardatz: bere hormek Diasporako euskaldunen historia kontatuko dute hainbat argazki, apaingarri eta objektu tarteko. Azken ikutuak amaitutakoan barne eta kanpoko irudiak ekarriko ditugu hona
Unanue Hotelak munduko euskal etxe eta komunitateak izango ditu ardatz: bere hormek Diasporako euskaldunen historia kontatuko dute hainbat argazki, apaingarri eta objektu tarteko. Azken ikutuak amaitutakoan barne eta kanpoko irudiak ekarriko ditugu hona

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Abuztu honetan zabaltzekoa da Donostian Heredad de Unanue Hotela. Donostiako Añorga auzoko baserri eremu batean dago, berdez, baratzez eta muinoz inguratuta, Unanue-Zar baserri historikoaren eraikinean. Bere 11 gelek keinu argi bat egingo diote Euskal Diasporari eta hoteleko apaindura eta dekorazio elementuetako asko munduko euskal etxe eta komunitateei buruzkoak izango dira. Lan horretan kolaboratzaile da, izan ere, EuskalKultura.com, asmoa bertatik zubilana egitea baita, Euskal Herriko eta bere diasporako euskaldunen lokarri.


Unanue Hotelaren aurreko aldea eta sarrera nagusia


Eskuin aldeko fatxadaren ikuspegia

Tokiko historia --Donostiako etxe edo baserri zaharrenetarik da Unanue Zar--; Donostian eta aldi berean naturaren erdian kokatuta egotea; eta Diasporarekiko lotura eta engaiamendua, hiru ezaugarri hauek identifikatuko dute datozen asteetan Donostian zabalduko den Unanue Hotela. Unanue familia, Donostiako hastapenei eta hiriaren sorrerari lotutako familia da, eta hotela zabaltzearekin donostiar askok ezagutzen ez duten bertako eraikin historiadun hau berreskuratzen da, aktiboki eta bertakoei eta bisitariei Euskal Herriko zein bere Diasporako lekukotasua emanez, eta are gehiago, aldarria eginez.


Etxearen ezaugarri diren leihoa lobulatuak


Ikuspegia kanpora begira leiho lobulatudun geletako batetik


Hiru ikuspegi: sarrera nagusia, alboko horma eta barruko eskilara

Zabaltzeko azkeneko lanak amaitzen joan ahala joango gara berri gehiago eta zehatzago ematen --eta argazki gehiago sartzen-- baina aurreratu dezagun hoteleko hamaika gelek Diaspora eta munduko euskaldunak izango dituztela ardatz eta bere hormek munduan barreiatutako euskal etxe eta komunitateen historia kontatuko digutela. Izan ere, EuskalKultura.com proiektu honetako kolaboratzaile da eta Diasporako kideek tratu eta baldintza bereziak izango dituzte bertara datozenean.

Gauzak aurrera doaz pixkanaka eta honakoak ireki berriak dira internet eta sare sozialetan (pazientzia):

-Webgunea: www.hotelunanue.com
-Facebook: https://www.facebook.com/hotelUnanue
-Twitter: https://twitter.com/HotelUnanue



Komentarioak

  • Diasporaren hotela

    Arrituta nago eta berri geiagoren zai. Oso ondo pentsatuta ematen du eta argazkiak ikusita eta esaten dezutena irakurrita etorkizun oparoa ematen diot. Asko gustatu zait, eta berri geiagoren zai gelditzen naiz.

    Californiarra (San Francisco, California), 2018/08/13 07:12

  • Ze polita!

    Ze itxura polita duen! Adi segituko ditugu zuen berriak! Zorionak!

    Patxi Renteria (Donostia), 2018/08/09 08:30

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia