euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abian da Gazteria Ikerketarako Masterraren 2. edizioa, Eusko Jaurlaritzaren eta EHUren eskutik

2010/06/18

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko elkarlanaren ondorioz, datorren urrian abiatuko da Gazteria Ikerketarako Masterraren 2. edizioa. Masterra bereziki interesgarria izan daiteke gazteen egoeran interesa duten lizentziatu berrientzat, bai eta gizarte zientzietako ikertzaileentzat, psikopedagogoentzat, pedagogoentzat, psikologoentzat, soziologoentzat, hezkuntzaren eta gizarte-lanaren arloko profesionalentzat eta abarrentzat.

Donostia, Gipuzkoa. Gazteriaren Ikerketarako Masterrak diziplinarteko eta zeharkako izaera du, nagusiki gizarte-zientzien ikuspuntuan sakontzen duena, eta bere xedea gazteen errealitatearen jakintza espezializatu eta aurreratuaren oinarriak ezartzea da. Ikasleei gaikuntza berezi bat emango die Masterrak, ikuspuntu zientifiko zorrotz batetik, bai gazteen errealitatearen hainbat esparru sakonki ezagutzeko bai gazteengan eragingo duten programak sistemaz planifikatzeko, martxan jartzeko eta kudeatzeko.

Master honetan jasoko diren ezagutzak askotariko lanbide esparrutan balia daitezke: hezkuntza, administrazioa, kultura, kontsumoa, osasungintza, justizia, enplegua eta abar. Gazteriaren Ikerketarako Masterraren bereizgarrietako bat bere adituen taldea da, esparru ugaritatik etorria —esparru publikotik, pribatutik, akademikotik, profesionaletik, nazionaletik eta nazioartekotik—, eta horrek Masterra lanbidera eta ikerketara bideratu du, izaera berritzaile nabarmenarekin.

Masterreko aurrez aurreko eskolak urritik apirilera izango dira, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostegunera bitartean, eta tokia Gazteen Euskal Behatokiak Bilbon duen egoitza izango da. Izena aurretik emateko epea uztailaren 2an amaituko da, eta matrikula irailean egin beharko da.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia