euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abian da Bilboko Otxarkoagan Mugarik Gabeko Haur Ipuinen VIII Lehiaketa: aurkezteko prest?

2010/01/05

Gargantua euskal pertsonaia, Otxarkoagako haur festetan (argazkia Otxarkoaga.com)
Gargantua euskal pertsonaia, Otxarkoagako haur festetan (argazkia Otxarkoaga.com)
Haurra bazara, nagusia edo, egia esan, edozein adinekoa, eta munduko edozein lekuan bizi bazara, euskaraz ala gaztelaniaz idatz dezakezu ipuina, zeuk hauta. Testuak gutxienez orrialde bat eta gehienez lau izan beharko ditu eta originalak otsailaren 10era arte bidal daitezke emailez. Gaia, libre, baina epaimahaiak balio berezia emango dien haurrentzako ipuinei, eta bakea, tolerantzia, genero berdintasuna, giza eskubideak eta natura zaintzea sustatu edo baloretzat jotzen dutenei. Lan saridunak liburu batera bilduko dira, txuri-beltzezko irudiak onartuko direlarik. Iazko edizioan lehiaketak 392 obra jaso zituen, horietarik 54 euskaraz; 58 Argentinatik iritsi ziren, 23 Mexikotik, 14 Kolonbiatik, beste 14 Kubatik, 9 Txiletik... Idaztea gustukoa baduzu, zergatik ez zeu animatu?

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Apirilaren 25 eta 26an Otxarkoagako XXIX. Haur Jardunaldiak egingo direla-eta, Bilboko auzo honetako Txirula Kultur Taldeak, Bilboko UdalekoKultura eta Hezkuntza Arloa lankide, Mugarik Gabeko Haur Ipuinen VIII Lehiaketa zabaldu du, haur ipuinen inguruko literatur sorkuntza sustatzeko asmoz.

Hona lehiaketaren oinarriak:

1.- Partaideak: neska zein mutiko, zerotik ehun urteetaraino, edo gehiagokoak
2.- Hizkuntza: euskara edo gaztelania
3.- Idazlanaren orri-kopurua: gehienez 4 orri, gutxienez orri bat
4.- Pertsona bakoitzak ipuin bi baino gehiago ezin ditu aurkeztu. Idazlanak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira
5.- Gaia: librea, baina epaileek umeei zuzendutako ipuinak, bakea, tolerantzia, genero berdintasuna, giza eskubideak eta ekologiari buruzko gaiak bereziki baloratuko dituzte
6.- Ordenagailuz, espazio bikoitzeko, Arial hizkiekin edo antzerakoekin, 12 tamainakoa, edo paperez idazkera argian idatziak. E-mail bidez aurkez daitezke
7.- Idazlanak Otxarkoagako Auzo Etxea, Pau Casals Etorbidea 19, 48004 Bilbao helbidera aurkeztu behar dira, ohiko postaz bidali edo zuzenean entregatzen badira. Emailez, bi helbide hauetako batera behar dira bidali ipuinak@txirula.org edo txirulakulturtaldea@gmail.com
8.- Epea: 2010eko otsailaren 10era arte
9.- Idazlanekin batera egilearen izen-deiturak, helbide osoa, adina, eta etxeko telefonoa edo posta-elektronikoa atxiki beharko dira
10.- Pertsona sarituei, lan sarituekin argitaratuko den liburuaren hamabost ale emango zaizkie, eta Otxarkoagako Ugarte plazan apirilaren 25an irakurtzeko aukera izango dute.
11.- Lehiaketan parte hartzeak ipuinak aipatutako argitaraldian argitaratzeko baimena ematen dela esan nahi du. Bai ipuin aukeratuak zein ez aukeratuak idatzi dituztenenak dira.
12.- Argitalpenean, zuri-beltzez egindako eta testuarekin bidalitako marrazkiak agertu ahal izango dira, antolatzaileek testuaren osagarri izan daitezkeela egotziz gero.

Informazio gehiago: http://txirulakulturtaldea.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia