euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abian da atzotik Buenos Airesen Euskal Sukaldaritza II. Aste Argentinarra, bertako lau euskal jatetxe partaide

2018/12/04

Euskal Sukaldaritza II. Astea
Euskal Sukaldaritza II. Astea

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Ekimena atzo abiatu zen Buenos Aires hirian eta Buenos Aires probintziako Lomas de Zamora herrian. Abenduaren 3tik 9ra garatuko da Euskal Argentinar Merkataritza Ganbera (CEVA-Cámara Empresaria Vasco Argentina) antolatzaile. Ekimenaren baitan. jatetxe parte hartzaileek euskal gastronomikoari lotutako hiru platereko menu bereziak eskainiko dizkiete bezeroei, izaera eta prezio itxian, ardoa aparte.

Hauek dira Euskal Sukaldaritza Astearen bigarren edizioan parte hartzen duten jatetxeak (CABA, Buenos Aires Hiria, Ciudad Autónoma de Buenos Aires):

-Amalur, Belgrano 1144an, CABA
-Sagardi, Humberto Primo 319an, CABA
-Restaurante Centro Vasco Frances-esko Jatetxea, Moreno 1370an, CABA
-Indarra Jatetxea, J. M. Fernández 130an, Lomas de Zamora

Ganberatik adierazten dute proposamenean parte hartzen duten enpresek beste onura batzuk izango dituztela, tartean Argentinako Enpresa Ertainen Konfederazio-ko kide den CEVAk bere kideei ematen dizkienak. Informazio gehiago, secretaria@camaravasca.org.ar helbidera idatzita edota 011-5147-7123 telefonora deituz.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia