euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aberri Eguneko ekitaldiek segitzen dute Argentinan: asko dira euren deia apirilean zehar egindako euskal etxeak

2018/04/27

200 bat gonbidatu jaso zituen bere gain Gral. Rodriguezko Euskal Etxeak Aberri Eguneko ospakizunean
200 bat gonbidatu jaso zituen bere gain Gral. Rodriguezko Euskal Etxeak Aberri Eguneko ospakizunean

PUBLIZITATEA

Aberri Egunaren oihartzuna oraindik ere ari zaigu iristen hainbat euskal etxetatik. Izan ere, data eta deialdi ofiziala apirilaren 1ean izan bazen ere, ohikoa da Argentinako (eta beste herrialde batzuetako) euskal erakundeetan euren ekitaldiak eurentzat hobea den eta bilgarriagoa zaien data batera pasatzea eta Pazko Igandearen ondoko asteburu edo egunetara pasatzea. Hala gertatu da astebururo hilabean zehar. Eta oraindik ere ekitaldi batzuk falta dira. Datorren asteburu honetan bertan, Jose C. Pazen eta Villa Marian egingo dira Aberri Eguneko ekitaldiak.

Buenos Aires, Argentina. Esangura eta oihartzun handia du euskal gizataldearentzat, bereziki Argentinan eta orokorrean Diasporako hainbat euskal etxetan, Aberri Egunak eta garrantzi horren adierazgarri ekitaldi jendetsu eta bilgarriak antolatzen dira. Askotan, baina, hala izan daitezen, datan bertan egin ordez egun egokiago eta bilgarriago batean antolatzen dira, eta hala agitu da aurten ere, ekitaldiak apiril osora ekarririk. Datorren asteburu honetan bertan, adibidez, Villa Marian, Bonbardaketaren urteurrenarekin bat egiten, omen-ekitaldia egingo zaio Gernikako Arbolaren bertako kimuari eta horren ostean Aberri Eguneko meza eta afaria gauzatuko dute Euzko Etxeko lagunek. Ekitaldia arratsaldeko 6etan hasiko da Mendeurren Parkean. Biharamunean Buenos Aires probintziako Jose C. Pazen txanda izango da. Toki Eder-en, herri bazkaria da proposamena eta gonbitea iganderako da, apirilak 29, eguerdiko 12:30etan.

Villa Marian eta Jose C. Pazen egingo duten legez, asko izan dira apiril osoan han-hemenkako euskal etxeek garatu dituzten Aberri Eguneko deiak. Hona horietako batzuk: Buenos Airesko Laurak Bat, Cordobako Gure Txokoa, Concordiako Ibaiko Izarra, Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea eta Rosarioko Zazpirak Bat elkarteen argazki galeria.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia