euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aberri Eguneko Dantzari Topaketa: voucherren prezioak plazaratu ditu Cañuelasko Denak Bat euskal etxeak

2015/02/19

2012ko Aberri Eguneko Dantzari Topaketaren irudia (argazkia EuskalKultura.com).
2012ko Aberri Eguneko Dantzari Topaketaren irudia (argazkia EuskalKultura.com).

PUBLIZITATEA

Jaiaren 9. edizioa apirilaren 11 eta 12an izango da eta urtero bezala euskal etxe guztietako dantza taldeak daude gonbidatuta parte hartzera. Topaketa larunbateko emanaldiarekin hasi, erromeriarekin jarraitu eta agur bazkariarekin amaituko da, igande eguerdian. 

Cañuelas, Argentina. Aste batzuk falta diren arren --2015 honetan apirilaren 5ean ospatuko baita Aberri Eguna-- euren Dantzari Topaketa antolatzen hasiak dira Cañuelasko Denak Bat euskal etxeko kideak. Jaia apirilaren bigarren asteburuan izango da, larunbat arratsaldean hasita eta igandeko bazkarian bukatzeko.

Voucherren prezioei dagokienez, bi voucher mota egongo dira aurten ere. Plazako emanaldian dantzatuko duten gazte eta zuzendarientzat, voucherrak $350 balioko ditu. Antolatzaileek jakinarazi dute prezio hori eskaini ahal dutela hiriko babesleek emandako laguntzei bati esker. Laguntzaileen voucherra, berriz, 700 pesotan dago. Bi kasuetan larunbateko afari eta erromeria, ostatua, eta igandeko gosari eta bazkaria daude barne. Izena emateko epea martxoaren 27an bukatuko da. Informazio gehiago jasotzeko edota erreserbak egiteko, kontaktu helbideak hauexek dira: vzulaica@hotmail.com edo vetcanuelas@yahoo.com.ar.

Denak Bat-eko dantzariak irrikan daude eta gogo biziz ekin zieten otsailaren hasieran entseguei. Gazteak larunbatero elkartzen dira, arratsaldeko 6etan, euskal etxearen egoitzan. Esan, bestalde, Denak Bat-eko ordezkariak eta orokorrean euskal kolektibitatea presente izan zirela Cañuelas hiriaren 193. urteurreneko ekitaldietan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia