euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aberri Eguna 2019: ospakizunek segitzen dute Hego Amerikako euskal etxeetan, Patagoniatik Sao Pauloraino

2019/04/30

Detalle de la celebración de Aberri Eguna este pasado fin de semana en Bariloche, Patagonia, plena cordillera de los Andes
Detalle de la celebración de Aberri Eguna este pasado fin de semana en Bariloche, Patagonia, plena cordillera de los Andes

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Munduko euskal etxe askotako egutegietan gorriz markatutako festa da Aberri Eguna. Gogoratu, jaia berez Euskal Herrian Berbizkunde Igandean ospatzen bada ere (aurten apirilaren 19an), Diasporan normala dela ondoko egun eta asteetan ospatzea, mota askotako elkarretaratze dei, bazkari, festa eta ekitaldi medio. Aurten konparazio apirilean zehar ari da ospatzen, eta bada maiatzean ere Aberri Eguneko ospakizunik deitu duen euskal etxerik, euskal atxikimendua eta "Euskotarren aberria Euskadi da" aldarri.

Argentinan bildu ohi da ekitaldi kopuru handiena. Azken asteburu honetan, esaterako, Bahia Blancan, Buenos Airesen (Laurak Bat), Barilochen, Jose C. Pazen eta Macachinen ospatu da, bertako euskal etxeen eskutik. Hego Amerikako beste herrialde batzuetatik ere helarazi digute bertako ospakizunen berri, Txilen (Santiagon eta Viña del Mar-en), Uruguaiko Montevideon eta Brasilgo Sao Paulon, adibidez.

Hona ospakizun horietako batzuen irudi-galeria:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia