euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abenduaren 10era arte luzatu da EuskalKultura.com-ek deitutako argazki lehiaketara aurkezteko apea

2009/11/30

Lehiaketaren afixa. Epea abenduaren 10era arte luzatu da.
Lehiaketaren afixa. Epea abenduaren 10era arte luzatu da.

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com-ek abenduaren 10era arte luzatuko du --10 egunez beraz-- euskal gaiaz deitua duen argazki lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Jakina denez, lehiaketa honetara Diasporarekin eta euskal gaiekin zerikusia daukaten argazki originalak aurkez daitezke, Euskal Herrian zein Diasporan atereak. Hiru sari banatuko dira, bakoitzari Xamar-en 'Euskara Jendea' (Pamiela argitaletxea)liburuaren ale banatuko zaiola. Gainerako partaideen artean, liburu beraren beste hiru ale zozketatuko dira. Animatu eta parte har ezazu!

Donostia-San Sebastian.  EuskalKultura.com-en argazki lehiaketa honetara Euskal Diasporarekin zerikusia duten lanak har aurkez daitezke, nonahi ateratakoak. Argazki digitalak beharko dute izan, jpg formatuan; eta erreferentziazko bereizmena 1.800 x 1.200 pixelekoa izango da, nahiz eta besterik ere onartuko den. EuskalKultura.com-ek artxiboratu egin ditu parte hartzen duten argazkiak eta nahi duelarik argitaratu ahal izango ditu.

Nornahik parte hartu ahal izango du, nahi adina argazki bidaliz. Argazkiak originalak beharko dute izan. Ezinbestean, honako datuak bidali beharko ditu: egilearen izen-deiturak, helbidea, herria eta herrialdea, eta harremanetarako telefono zenbakia. Horrekin batera, ezinbestekoa izango da argazkiak islatzen duenari buruzko erreferentzia ematea, non atera den, noiz, nor edo zer agertzen duen edo argazkia atera zeneko testuingurua.

Lanak bidaltzeko epea abenduaren 10era arte luzatu da, Euskal Herrian gaueko 12ak direla. EuskalKultura.com-ek osatutako epaimahai batek erabakiko ditu sariak. Lanak euskalkultura01@gamil.com helbidera bidali beharko dira, izenburuan 'Argazki lehiaketarako' ipiniz. Sariei dagokienez, lehenengo hiru lanei Xamar-en 'Euskara jendea' liburuaren ale bana emango zaie, eta gainerako partaideen artean liburu beraren beste hiru ale zozketatuko dira.



Komentarioak

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia