euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EKIL "Euskal Kantuen Ibilbide Luzea"ren lekukotasuna ematen duen ikuskizuna Buenos Airesen datorren astean

2017/05/26

EKILen kartela Buenos Airesko Eusketxeren egoitza den Lizarraenean. Ekainaren 3an, larunbata, eskainiko da

Argentinan sortu eta ekoitzitako euskal ikuskizuna da. "Made in Argentina", baina euskalduna, eta izenean bertan argitzen duenez --EKIL du izena-- "Euskal Kantuen Ibilbide Luzea" (EKIL) eskaintzeko asmoz sortua da, sortua du Rosana Entizne musikari, euskaltzale, kantari eta irakasle euskal-argentinarrak. Zer den? Zerbait desberdina, kontzertu didaktiko bat, zuzeneko hitza, musika eta kantua uztartzen dituena, bidaia eskaintzeko euskal kantuan zehar: Aita Donostia eta Madinarekin batera 'Ez dok Amairu' edo Urkoren 'Guk euskaraz' bezalako ekarpenek lekua daukaten ekimena.

Gehiago irakurri...


Aita Adrien Gachiteguyk 1950etan AEB Mendebaldeko euskaldunei buruz idatzitako liburua, berrargitaratua

2017/05/26

Adrien Gachiteguy.ren "Les Basques dans L'Ouest Americain"

Luzaroan erreferentziazko liburua izan zen Adrian Gachiteguy-ren “Les Basques dans l’ouest américain” liburua Estatu Batuetara 20. mendean zehar joandako euskaldunez eta euren errealitatez jakiteko. Frantsesez idatzia, lekukotasun ederra ematen du argitaratua izan zen garaian bizi-bizia zen AEB Mendebalde alderako euskal emigrazioaren fenomenoaz. Urte askotan agortua egon ondoren, argitaraldi berri bat izan du eta berriz ere dago kalean, Iru Errege argitaletxeak plazaratua.

Gehiago irakurri...


Zientzia eta erbesteratu ziren euskal zientzilarien legatua izango da azaroan Hamaikabideren 2017ko Batzarreko gaia

2017/05/25

Hamaikabide Elkartearen webgunea

1936ko euskal erbesteari buruzko ikerketa eta zabalkundea helburu dituen Hamaikabide Elkarteak "Zientzia eta Erbestea" hartu du 2017ko bere Batzarrerako gaia --azaroaren 7tik 11ra Donostian-- eta indarrean dauka dagoeneko bertan lanak aurkeztu nahi dituztenentzako epea, horretarako muga uztailaren lehena ezarrita. Parte hartzeko interesa daukatenek edota informazio gehiago eskatu edo galderarik luzatu nahi dutenek hamaikabide@gmail.com-era idatz dezakete.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Udalak ohorezko diploma emango dio 15 urteko Pilar Lopez Virgili jota kantari argentinarrari

2017/05/25

Pilar Lopez Virgili jota kantari rosariotarra

Pilar Lopez Virgili txikitandik izan da Rosarioko Nafar Etxeko dantzaria eta bertan ezagutu, eta ikasi zuen jota eta pasodobleak abesten. Nafar Etxeko lagunek bultzatuta Nafarroako jota eskolekin kontaktuan jarri eta aurtengo Sanferminetan parte hartzeko gonbitea jaso du, Iruñea bertako jota abeslariekin batera aritzeko. Bere aldetik, Rosario hiriak ere lagundu nahi du hamabost urte neska honen talentu nabaria eta diploma bat emango dio ekainaren 9an Udaletxean egingo den ekitaldi batean.

Gehiago irakurri...


Ostiraletik hasita, hamar eguneko programa antolatu du Bordeleko Euskal etxeak bere 70. urteurrena ospatzeko

2017/05/24

Bordaleko Euskal Etxearen 70. urteurreneko logoa

Ostiral honetan hasi eta hurrengo asteko igandean bukatuko den programa antolatu du Bordaleko Euskal Etxeak bere elkartearen 70 urteak ospatzeko. Akitania Berria erregioaren hiriburuan ongi errotua den euskal erakundeak bat egingo du, gainera, hirian data hauetan ospatuko den "Boreaux Fête le Fleuve" jaialdiarekin, eta txosna bat ezarriko du Munich Plazan, beste hainbat ekitaldi bere egoitzan egingo dituela. Programan, Txotx Sagardotegi bat, erakustaldi eta ikastaroak, musika, kantu, gastronomia...

Gehiago irakurri...


Euskal Etxearen 19. urteurren jaia eta Sara Pagola Euskadiko ordezkariaren bisita azpimarragarri Trenque Lauquen-en

2017/05/24

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea

Buenos Aires probintziako hainbat euskal etxe bisitatu ditu azken boladan Eusko Jaurlaritzaren Argentina eta Mercosurrerako ordezkari Sara Pagolak. Trenque Lauquen hirian, Euskal Sustraiak Euskal Etxeko kideekin elkartzeaz gain prentsaurreko bat eskaini zuen hiriko hedabideen aurrean. Pagolaren bisitaren ostean Euskal Etxearen 19. urtebetetzea ospatu zuen euskal gizataldeak, instituzioa sortzen lagundu zutenak gogoan.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Montevideoko Euskaro Etxeak: Silvia Ortone Enderiz-ek segitzen du lehendakari

2017/05/24

Montevideoko Euskaro Etxeko artxiboko argazkia

Elkarteko barne araudiak agintzen duen moduan, bere Batzar Nagusia bildu du Montevideon hiriburu uruguaitarreko Euskaro Etxeak (Centro Euskaro), besteak beste bere Zuzendaritza Batzordea berritzeko. Hauteskundeak eginik, Silvia Ortone Enderizek segitzen du Montevideoko euskal etxe zaharreneko buru.

Gehiago irakurri...


Lehendakariak Kolonbia bisitatu eta bertako euskaldunak agurtuko ditu datorren astean izaera ekonomikoa duen bidaia batean

2017/05/23

Iñigo Urkullu lehendakaria

Urkullu lehendakariak bidaia egingo du Kolonbiara datorren astelehenetik aurrera,Tapia sailburu ekonomikoarekin batera eta euskal enpresa ordezkaritza baten buru. Izaera zinez ekonomiko eta enpresariala duen ostera honetan lekua egingo dio, dena den, bertako euskal komunitatearekin biltzeari eta, Jaurlaritzatik jakinarazi duetenez, bisita luzatuko die Bogotako Euskal Etxeari eta honen ondoan kokatzen den hiriko Gernika parkeari.

Gehiago irakurri...


Comodoro Rivadaviako Euskal Echea-k uholdeek hirian eragindako kalteak ezabatzeke ospatu du bere 94. urteurrena

2017/05/23

Comodoroko Euskal Dantzariak Euskal Etxearen 94. urteurren jaian

Bere historiako uholde handienak pairatu zituen martxo erdialdean Comodoro Rivadaviak, eta oraindik erraz antzematen dira kaleetan hondamenaren ondorioak, pixkanaka eta oso poliki ari baita hiria bere onetara bueltatzen. Lehenbailehen normaltasuna berreskuratzea lehentasun ikusten da, baita ere poza, alaitasuna eta libertimendu momentu goxoak pasatzeko paradak eskaintzea. Euskal Echea elkartearen kasuan ere, zenbait astez aktibitaterik gabe egon ondoren, bere 94. urteurrena ospatzeko elkarretaratzea antolatu zuen joan den asteburuan Comodoroko Euskal Etxeak.

Gehiago irakurri...


Azken txanpa aste honetan Bartzelonako Literaldiak: hizkuntz ereduak, literatura, Uribe, komikigintza...

2017/05/22

Literaldia 2017

Bere azken astera iritsi da Bartzelonan, bertako Euskal Etxea antolatzaile garatzen ari den Literaldia. Gaur bertan "Hitz egin al du euskal literaturak euskal gatazkari buruz?" gaia jorratuko da Sant Gervasi liburutegian, eta bihar Kirmen Uriberen "Mentrestant agafa'm la má" eleberria aztertuko dute, azkeneko bi ekitaldietan "Euskara kolokiala, euskara koloniala" titulu sujerentea izango duen hitzorduari ekiteko, euskaldunak komikigintzatik begiratzeko gaur zortzi, hondarreko bi saio hauetan Asisko Urmeneta tarteko.

Gehiago irakurri...


© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia