euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko BSU Eloise Garmendia Bieter Katedrak euskal artearen historia landuko du zenbait ekimenetan

2019/04/15

Ismael Manterola doktoreak zenbait mintegi, hitzaldi eta graduondoko eskoletan hartuko du parte datozen egunetan Boisen (arg. EiTB) AEBetako Boise hiriko BSUko (Boise State University) Eloise Garmendia Bieter Euskal Ikasketa Katedrakprograma berezia eskainiko du gaurtik apirilaren 25a arte, zenbait mintegio, hitzaldi eta graduondoko ekitalditan parte hartuz beti ere euskal historiaren artearen alorrean, EHUko Arte Eerren Fakultatean Euskal Artearen Historia irakasle den Ismael Manterola (Zuamaia, 1966) doktorearen eskutik.

Gehiago irakurri...


Iparraldeko bi gazte euskara eta euskal dantza irakasle arituko dira Gral. Belgranoko Gure Etxea Euskal Etxean

2019/04/15

Edurne Altune eta Joana Ourthiague General Belgrano herri argentinarrean Joana Ourthiague baxenabartarrak eta Edurne Altune lapurtarrak urtebete pasako dute Buenos Aires probintziako General Belgrano hirian. Euren xedea lan egin eta nekazaritzari buruzko ezagutza zabaltzea da eta bide batez baita Euskal Etxeari laguntzea ere. Izan ere, euskara eta dantza klaseak emango dituzte Iparraldeko bi neskek Gure Etxean, txikiei zein helduei begira.

Gehiago irakurri...


Kolonbian, Medellingo Euskadi Ikastetxeko kideek eta Gure Mendietakoak Euskal Etxekoek bat egin dute Korrikarekin

2019/04/12

Medellingo Korrika atzo, bertako Euskadi Ikastetxearen egoitza inguruetan ttipi-ttapa euskararen alde Munduan barrena han-hemenka dabiltza Korrikak euskararen aldeko aldarria eginez bateko eta besteko euskal etxe eta Etxepare Euskal Institutuko irakurletzen bidez gehienbat, baina baita beste batzuetan euskaldun multzo solteek antolatuta. Albiste honetarako atzo bertan Kolonbiako Antioquia eskualdean antolatutako Korrika hautatu dugu, bertatik bidalitako irudiak medio. Azkeneko hitzorduak dira Euskal Herriko Korrika ...

Gehiago irakurri...


Korrika 21 bideo lehiaketa: Manuel Hernandez (Mexiko) eta Enzo Damelio (Argentina) doaz barnetegira Euskal Herrira

2019/04/12

Enzo Damelio, La Platako euskal etxeko ikasle 21. Korrikari babesa emateko helburuarekin Etxepare Euskal Institutuak eta AEK kooperatibak antolatutako bideo lehiaketak irabazleak dauzka. Bi sariak, gogoratu, bidaia eta egonaldia Euskal Herrian, barnetegi batean ikasteko. Euskal Etxeetako partaideen artean, Enzo Damelio argentinarrarena izan da bideo garailea 1.470 “gustuko dut” edo botorekin, eta unibertsitateetako ...

Gehiago irakurri...


2019ko hauteskundeetan parte hartzeko informazioa gogorarazi die ‘Geroa Bai Argentina’k kanpoan bizi diren nafarrei

2019/04/12

2019ko hauteskundeetan parte hartzeko informazioa Argentinako Geroa Baik guregana jo du, datozen asteetan Nafarroan eginen diren hauteskundeei buruz. Gogora dezagun bi hauteskunde izango dituztela berehala nafarrek: apirilaren 28an, Espainiako Parlamenturako bozkak; eta maiatzaren 26an, Nafarroako Udalbatzak berrituko dituztela, baita Nafarroako Parlamentuko 50 aulkiak ere –eta horrekin batera Nafarroako lehendakaria– eta, azkenik, egun ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Laurak Batek Ohorezko Kide izendatuko ditu Uxue Barkos eta Iñigo Urkullu lehendakariak

2019/04/11

Uxue Barkos eta Iñigo Urkullu (argazkia Navarra.es) Izendatze zeremonia apirilaren 27an egingo da, Euskal Etxeak deitutako Ezohiko Biltzar batean, Ohiko Biltzar Orokorraren ostean. Ezohiko bilkuran Laurak Bat-ek Ohorezko Kide izendatuko ditu Nafarroako gobernuburu Uxue Barkos Berruezo eta Euskadiko lehendakari Iñigo Urkullu Renteria. Izendatze hauekin bost izango dira erakundeko ohorezko kideak, dagoeneko hala ziren Jose Antonio Ardanza, Carlos ...

Gehiago irakurri...


Cañuelasko Denak Bat-ek hamabi euskal etxetako gazteak jaso zituen asteburuan Aberri Eguneko XIII. Dantzari Topaketan

2019/04/11

Cañuelasko 2019ko Dantzarien Topaketa Denak Bat-en urteko ekitaldi nagusia den Aberri Eguneko Dantzarien Topaketa joan den larunbat-igandean, apirilaren 6an eta 7an, egin da aurten, honako euskal etxeak partaide: Cañuelas bertako Denak Bat-ekin batera, Buenos Airesko Laurak Bat, Paranako Urrundik, La Platako Euzko Etxea, Bahia Blancako Union Vasca, Mar del Platako Denak Bat, Maipuko Anaitasuna, Lanuseko Euskal Herria, Tres Arroyosko ...

Gehiago irakurri...


"Saregintza, sareak ehuntzen" izango da Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarreko leloa, urriaren 2-4an Bilbon

2019/04/10

Marian Elorzak eta Gorka Alvarezek Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarreko irudi eta goiburua aurkeztu zituzten atzo Gasteizko Lehendakaritzan Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarrak Bilboko Euskalduna Jauregian bilduko ditu datorren urriaren 2an, 3an eta 4an 25 herrialdetako euskal gizataldeen ordezkariak –193 euskal etxetako ordezkariak daude gonbidatuta– Iñigo Urkullu Lehendakariak joan zen azaroan Argentinatik aurreratu zuenez. Atzo goizean, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Kanpoan den Euskal ...

Gehiago irakurri...


Harriagueren Astea hasi da Uruguaiko Salton eta Udalak Harriague Sotoa Euskal Etxearen esku utziko duela iragarri du

2019/04/10

Bertako autoritateak eta Saltoko Euskaldunen Talde Euskal Etxeko lehendakaria asteleheneko ekitaldian, posta seilua aurkezten (arg. Saltoko Gobernua) Joan den astelehenean hasia da Salton Harriagueren Astea eta aste osoan zehar eta datozen egunetan zenbait ekitaldi gauzatuko dira, Uruguaiko hiri honetan ezarrita bertako aurrerabideari ekarria egin zion Pascual Harriague hazpandarraren figura omendu eta gehiago ezagutarazteko, baita bere istorioa medio Saltoko departamentuarentzat eta Uruguaiko Errepublika osoarentzat emankorrak izan diren hainbat eta hainbat ...

Gehiago irakurri...


Euskal dantzak eta gastronomia gozagai izan da Los Toldos-en, erakustaile euskaldunen zein ez-euskaldunen eskutik

2019/04/10

Postal euskal holandarra 2019ko Gaztaren Jaialdian Buenos Aires probintziako herri honek bere Gaztaren Azoka famatua ospatzen zuen eta, herriko euskal etxea momentu honetan jarduerarik gabe badago ere, euskal gizataldeak bere ordezkariak izan ditu martxoaren 30ean eta 31an egin den jaialdi eta erakusketa handi honen hirugarren edizioan. Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak hirugarren urtez jarraian eraman ditu euskal dantzak festara; aurten ...

Gehiago irakurri...


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia