euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diaspora eta migrazioa: "EH: migrazio handien lurraldea" proiektua hasi da eskoletan, saio pilotu batekin Oñatin

2018/06/12

Oñatiko ikastaroko irudia (arg. Irekia)

"Euskal Herria: migrazio handien lurraldea" izeneko proiektua abiatu da joan den asteko asteartean Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaritzaren eskutik. Lehenengo saioa Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean egin da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleen artean. Irekiaren bidez eskuratu dugun erreferentzia da honakoa.

Gehiago irakurri...


Egun gogoangarria euskararentzat Argentinan Euskaltzaleak-en Mintzodromo eta Triki-poteo arrakastatsuen eskutik

2018/06/12

Euskaltzaleak-en 7. Triki-poteoa

Bere lehen Mintzodromoa eta zazpigarren Triki-poteoa egin ditu asteburuan Buenos Airesen bertako Euskaltzaleak euskaltegiak, jende gazte ugari lagun. Mintzodromoan, bertako ikasle eta irakasleek ez ezik, La Plata eta Necocheakoek ere hartu zuten parte. Triki-poteora lagun gehiago gehitu ziren, tartean Laurak Bat-eko musikari eta dantzariak eta Buenos Airesko Nafar Etxeko eta Cañuelasko Denak Bat-eko dantzariak ere. Argentinan dabilen EHko ikasle koadrila batek ere jarri zion bere ukitu berezia egunari.

Gehiago irakurri...


NABO Winnemucca 2018: Philippe Acheritogaray da NABOko lehendakari berria eta Kate Camino idazkaria

2018/06/11

NABO mahai berritua 2108: ezker-eskuin, Mayie Petracek, diruzaina; Philippe Acheritogaray, lehendakaria; Kate Camino, idazkaria Urteroko Convention edo Biltzar Nagusia egin zuen NABO Ipar Ameriketako euskal etxe eta elkarteen federazioak joan den ostiralean Nevadako Winnemuccan, bertako Euskaldunak Danak Bat anfitrioi. Bilkuran, besteak beste, eta estatutuek manatu bezala, erakundeko lehendakaria hautatzeko hauteskundeak egin zituen. Iaz Wyoming-eko Buffalon hautatutako Boiseko Annie Gavica ez zen aurkezten berrautua izateko ...

Gehiago irakurri...


33 euskal etxe testu-irakurle egin da 2018ko Etengabeko Irakurketa Bilboko Arriagan, Etxepare Institutua partaide

2018/06/11

Etxepare Institutuko zuzendari Irene Larraza, egokitu zitzaion pasartea irakurtzen Bilboko Arriaga Antzokian

Txomin Agirreren Kresala izan da 2018ko edizio honetan irakurgai hautatutako eleberria. Mundu osoan barreiatutako 33 euskal etxetako irakurleen partaidetza izan du Berlindik Tokioraino eta San Frantzisko edo Erromatik Txileko Santiago eta Australiako Sydneiraino. Nobela 400 pasartetan banatu eta Euskal Herriko gizarteko hainbat profesional, kultur-jende, idazle, politikari, kazetari. eliz-pertsona, Unibertsitateko partaide... izan dira ikurle, Bilbo Zaharra Euskaltegia antolatzaile eta Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Laboral Kutxa babesle.

Gehiago irakurri...


Seattleko Euskal Etxeko lagun talde batek bat egin du Jon Garañorekin Handia filma hirian ematerakoan

2018/06/08

Handia filmeko zuzendari Jon Garaño eta Seattle-ko Euskal Etxeko lagun taldea atzo SIFF zinemaldian (arg. SEE) Seattleko Euskal Etxeko lagun talde batek bat egin zuen atzo Handia-ko Jon Garaño zuzendariarekin euskal luzemetraia hau hiriko Seattle International Film Festival (SIFF) nazioarteko zinema jaialdian eman zutenean. Giro ederrean egin zen Euskal Herritik etorritako zinemagilearen eta Seattleko Euskal Etxeko zinemazaleen arteko elkarretaratzea. Asteleheneko emanaldiaren ondoren, asteartean bigarren ...

Gehiago irakurri...


Amerika eta Europako arrazolatarrak Familiaren 3. Topaketan partaide, Cartagena de Indiasen, Kolonbian

2018/06/08

Arrazola familiaren 3. Topaketa

Ahaidetasun-gradu ezberdineko Arrazola deituradun ehundik gora pertsona bildu dira Cartagena de Indiasen, Familiaren 3. Topaketan. Aurreko bi elkarretaratzeetan bezala, erabat arrakastatsua izan da 2018ko ekitaldia eta ondorioz hurrengo bi bilkuretako lekuak adostu dituzte dagoeneko familiakideek: 2020an Flandrian eta 2022an Mexikon, antolatzaileek adierazi digutenez..

Gehiago irakurri...


NABO Biltzar Nagusiak emango die bihar hasiera iganderaino zabalduko diren Winnemuccako 2018 Euskal Jaiei

2018/06/07

Winnemuccako (Nevada) 2018ko NABO Biltzar Nagusi eta Euskal Festetako kartela

Euskal asteburua bizi izango du Nevada Iparraldeko Winnmucca herriak, bihartik aurrera eta igande arratsalderaino 2018ko NABO Biltzar Nagusiaren eta Euskal Festen egoitza izango baita ekainaren 8, 9 eta 10ean. Bihar goizean, 7:30etatik aurrera, herrial osotik eta Kanadatik etorritako NABO delegatuak hasiko dira biltzen eta federazioaren 2018ko Biltzar Nagusiari ekingo diote, eta besteak beste lehendakari berria hautatuko dute. Arratsaldez, festei emango zaie hasiera, igande arratsaldean programa amaitu arte,

Gehiago irakurri...


‘Erabakitzeko besarkada bat’ lelopean Villa Mariako EEak bat egin du igandean Euskadin gauzatuko den Giza Katearekin

2018/06/07

Villa Mariako 'Besarkada bat erabaitzeko'

Besarkada sinbolikoa Cordoba probintzia argentinarreko Villa Maria hiriko Gernikako Arbolaren kimuari eman zioten bertako Euzko Etxeak eginiko deiari erantzun zioten lagunek. Eta egin ere datorren igandean Bilbo, Donostia eta Gasteiz batuko dituen Giza Katearekiko atxikimenduz egin zuten. Gure Esku Dagok eratutako ekimenarekin ere bat egin dute diaspora argentinarrean Chascomus eta Rosarioko Euskal Etxeek. Eta maiatzean, "Buenos Aires celebra" ekitaldira bildutako hainbatek. 201,9 km-ko luzera izango du EHko kateak.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak onespena eman dio Euskal Gizataldeetan Premia Larrian daudenen 2018ko deialdiari

2018/06/06

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu topaketa batean herritar euskal venezuelatarrekin

Eusko Jaurlaritzak onespena eman dio bere astearteetako Kontseiluan, munduko Euskal Gizataldeetan premia larrian dauden herritarren egoera eta laguntza-beharrei aurre egiteko 2018ko Deialdiari. Orain artean bezala bezala, dirulaguntzok Euskal Etxeak lankide bideratuko dira eta kopurua zerbait igo dute, aurtengoan 202.000 euro banatuta. Onepenaren ondotik, Deialdia datozen egunetan argitaratuko da EHAA buletin ofizialean, eta hortik aurrera hilabete epea zabalduko da eskabideak aurkeztu ahal izateko.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Bat-ek Dantzari Egunaren Aurretiko Jaia ospatu du, iraileko Dantzari Egunaren trebagarri

2018/06/06

Dantzariak beti daude dantzatzeko prest eta Rosariokoek ezin izan dute irailera arte itxaron Euskal Etxeak orduan ospatzen duen Dantzari Eguneko festara arte. Dantzarako grina lagun, Dantzari Egunaren Aurretiko Jaia deitu duten hitzorduan bildu ziren, joan den ostiral gauean, garai guztietako dantzariak partaide. Berri honekin batera, berbegiratua eman diegu Santa Fe probintzia argentinarreko hiri honetako azken boladako jarduerei.

Gehiago irakurri...


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia