euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal egileen presentzia nabaria Boloniako Haur Liburu Azokan: argitaletxeak, ilustratzaileak, tailerrak, muralak…

2024/04/12

Euskal standa Boloniako Haur Liburu Azokan (argazkia Euskal Editoreen Elkartea) Bologna Children´s Book Fair Nazioarteko Haur Liburu Azoka apirilaren 8tik 11ra luzatu da aurten, Italiako iparraldeko hirian, eta 61. edizio honetan ere euskal eduki ugari bildu du erakusgai. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Etxepare Euskal Institutuak bultzatuta, Euskal Editoreen Elkartea, Euskadiko Editoreen Elkartea eta Euskal Irudigileak elkarteak, espazio eta jarduera ezberdinekin izan ...

Gehiago irakurri...


Batzordea berrituta, Cañuelaseko Denak Batek larunbatean ospatuko du Aberri Eguneko Koru eta Dantzarien Topaketa

2024/04/11

Iazko Aberri Eguneko ospakizunean, Cañuelaseko San Martin plazara banderen sarreraren irudia Aberri Eguneko urteroko ospakizun bakoitzean bezala —2007an topaketa hau antolatzen hasi zenetik aurten datorren larunbatean, apirilaren 13an, ospatuko duena barne— Cañuelasko Euskal Etxea Argentinako euskal diasporako hamaika dantzari gazte eta ordezkaritza ugariren anfitrioia bilakatuko da. Dantzarien 16. Topaketaren programak osagai izango ditu ekintzaileen eta artisautzako ...

Gehiago irakurri...


Bilera batera deitu dute Boisen Euskal Etxean, musikari bila Euskal Herriko moduko txaranga bat sortzearren

2024/04/11

'San Inazio'ko euskal festak Boiseko 'Basque Block'en, uztail-abuztuan, kaleak Euskal Herrian bezalako festa giroz beteak Bilera baterako deia luzatu dute Boisen, High School edo Institutuko bandan inoiz jo izan duten edo bestela ere instrumenturen bat jo dezaketen jendeei, datorren ostegun honetan, apirilaren 11an Basque Block-era Euskal Etxera 18:30etan hurbildu, eta aukerak aztertu eta elkarrekin planak egiteko Boisen Euskal Herriko festetan giro-inarrosle izaten diren txaranga moduko bat sortzeko urratsak ematearren. ...

Gehiago irakurri...


Euskal etxe askok segitu zuten munduan Kopako Finala eta gaur ere pantailetan segituko dute gabarraren iristea

2024/04/11

Bogotako Athletic zaleen ospakizuna “Zuri-gorri, gogoratu zelaira ateratzean, ez zara bakarrik joango, herri bat duzu atzean" abestu zion Jon Maia bertsolari zumaiarrak La Cartuja futbol zelaian Athletic-i, Real Mallorca-ren aurkako partida hasi aurretik. “Hemen Sevillan, ta beste batzuk etxean, batzuk oraindik bidean, ta batzuk bide ertzean…” ere abestu zuen Maiak bere bertsoetan, Sevillan eta handik ez oso urrun partida ...

Gehiago irakurri...


FEVAk Batzar Orokorra egingo du Asier Iriberri zerrenda bakarreko buru dela eta Arantxa Anitua lehendakariorde

2024/04/10

Arantxa Anitua Asier Iriberrirekin, abenduan Donostian egindako Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VIII. Batzarrean Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) aurkeztutako, eta zaintza batzordeak ofizializatu duen, zerrenda bakarraren berri eman du apirilaren 27an goizeko 9:30ean Buenos Airesko Laurak Baten egingo den Ohiko Batzar Nagusirako. EuskalKultura.eus-ek aurreratu zuenez, Asier Iriberri Plazaola izendatuko lukete, beraz, lehendakari eta Arantxa Anituak, FEVAko lehendakari kargua utzita, lehendakariorde ...

Gehiago irakurri...


Alfonso Mendiburu - Francisco Martínez bikote txiletarra txapeldun La Platan Mercomus 2024ko Mus Txapelketan

2024/04/09

La Platako Euzko Etxeko lehendakari Javier Clúa txaloka Mercomus txapelketaren 15. edizioko txapeldun Alfonso Mendiburu eta Francisco Martínez txiletarrei Giro paregabean, Mercomus txapelketaren hamabosgarren edizioko “80. Urteurreneko Kopa" jokatu da La Platako Euzko Etxean eta Txileko Alfonso Mendiburuk eta Francisco Martinezek osatutako bikotea izan da irabazle. Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeko Fernando Teran eta Santiago Viladrichek bereganatu dute bigarren postua, iazko edizioan Montevideon lortutako txapelari eutsi ezinik. ...

Gehiago irakurri...


Daniel Salvador gobernadoreorde ohi eta CONADEPn buru zenarekin hasiko dute Lapridan 2024ko elkarrizketa sorta

2024/04/08

Erdian, Buenos Aires probintziako gobernadoreorde ohi Daniel Salvador, alboan Anahí Silvina Bilbao diputatua eta Marita Baliño buruzagi erradikala alboan dituela, demokraziaren 40 urteen aldeko ekitaldi batean, 2023ko abenduaren 2an, Lapridan Kultur agenda oparoa garatu zuen Lapridako Euskal Etxeak 2023an eta harrera ederra egin zion komunitate osoak. Aurten, bere jarduera tradizionalei berriro ekiteaz gain, igandeetako topaketa ziklo bat ere programatu du, iazkoaren harrerak bultzatuta. Elkarrizketa Zikloaren edizio berriko lehen hitzordua apirilaren 19an izango da, 19:30ean. Buenos Aires probintziako gobernadoreorde ohi ...

Gehiago irakurri...


EHAA buletinak 2024ko Euskal Etxeentzako Dirulaguntza deialdi nagusia argitaratu du: aurkezteko epea, maiatzaren 6a

2024/04/05

Euskal Etxe, Euskal Etxeen Federazio eta EEen konfederazioentzako 2024ko dirulaguntzak arautzen dituen Ebazpena EHAA Buletin Ofizialak gaur 2024ko apirilaren 5ean eman du argitara Eusko Jaurlaritzaren Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiaren martxoaren 20ko Ebazpena 2024an euskal etxeei emango zaizkien dirulaguntzetarako deia egiten duena. 980.000 euro banatuko ditu orotara. Ohi denez, eskabideek hilabeteko epea daukate orain aurkezteko bihartik aurrera kontatuz, esan nahi baita eskabideak ...

Gehiago irakurri...


Kultura ondarea berreskuratzeko 'Legado vasco' proiektuak Buenos Aires probintzia osoko euskal etxeei zabaldu die deia

2024/04/05

Eskuinean, Necocheako Euzko Etxearen errezeta liburu zahar baten azala, Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeko bazkide batek emana. Ezkerrean, janariari lotutako pasadizo bat kontatzen duen ondorengo baten lekukotasuna Gogoratzen al dituzu aita, ama, amona-eta janaria prestatzen? Gorde al duzu haien errezetarik jaso zenuen? Gogoan al duzu janariaren edo sukaldearen inguruko pasadizoren baten oroitzapenik edo atxiki duzu argazkirik, libururik, errezeta-koadernorik edo sukalde tresnarik? Hala bada, animatu "Euskal legatua" proiektuan parte hartzera, gure arbasoen elikagai-ondarea berreskuratu nahi duen ...

Gehiago irakurri...


'Kolpeka' punk talde gernikarrak lau eguneko bira eskainiko du Herbehereetan eta Belgikan, apirilaren 10tik 14ra

2024/04/05

Afixa 'Kolpeka' banda gernikarraren datorren asteko lau kontzertuekin Herbehereetan eta Belgikan Euskaraz kantatzen duten taldeak gero eta harrera hobea ari dira lortzen munduan, kasu honetan etxe inguruan edo etxean bertan bada ere, Europan bertan. Gernikatik datorkigu notizia, izan ere bertako talde gazte baten kontzertuak iragartzen baitzaizkigu Herbehereetan eta Belgikan datorren astean. Euskal punk eta hardcore estiloetako dagoeneko erreferentea den ‘Kolpeka’ talde bizkaitarrak lau ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia