euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevadako Renoko Santa Fe euskal ostatuak datorren maiatzean zabalduko ditu berriro ere ateak

2019/03/28

Renoko Santa Fe Hotel euskal jatetxea (arg. EuskalKultura.com) Renoko klasikoetako bat izan zen 1929an sortu zutenetik eta azken hamarkadetan esnazuar (Baxenabarre) jatorriko Zubillaga familia izan zuen jabe eta kudeatzaile. Hainbat gorabehera izan ondoren eta egun jabe duen Dennis Banks-ek 2017ko uztailean erosirik itxita egon da, baina aste honetan jakin dugu Reno Gazette Journal egunkarian irakurrita, obrak egin ondoren, maiatzean berriro zabalduko dituela ateak ...

Gehiago irakurri...


Maipu, Argentina: Irastorza eta de Arrieta muslariek irabazi dute “Caio Elizondo” txapelketaren lehenengo etapa

2019/03/28

2019ko “Caio Elizondo” Mus Txapelketa Ohiturari jarraituz, lau etapatan antolatu du aurten ere “Caio Elizondo” Mus Txapelketa Anaitasuna Euskal Etxeak. Etapa bakoitzeko irabazleak finalaurrekoetara pasatuko dira eta azken biek jokatuko dute finala. Txapelketako bikote irabazlea Maipuko Euskal Etxearen ordezkari izango da uztailean Macachin-en (La Pampa) jokatuko den 2019ko Txapelketa Nazionalean. Gogora dezagun Macachinen irabazle ...

Gehiago irakurri...


Uruguaiko Saltoko Euskaldunen Taldeak ‘Harriague Aste'ko programa aurkeztu zuen atzo prentsaurrekoan

2019/03/28

‘Harriague Astearen’ aurkezteko prentsaurrekoa Aurten duela bi mende jaio eta Salton jardun zuen Pascual Harriague hazpandarraren omenez antolatutako ‘Harriague Astea’ eta horren baitan bi aste barru gauzatuko den ‘Ardo Festa’ handizki ospatuko ditu Saltoko herriak, bertako 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxea antolatzaile nagusi. Jaialdiaren programa aurkezteko prentsaurrekoa eskaini zuen atzo Saltoko Euskaldunen ...

Gehiago irakurri...


Baserri giroa sortu zuten Marita Echaveren zaporeek Trenque Lauquengo Euskal Etxeari egindako bisitan

2019/03/28

Marita Echave Trenque Lauquengo Euskal Etxean euskal errezetak prestatzen joan den asteburuan (argazkia EE) Marita Echave sukaldari cordobatarrak ‘Cocina Vasca Campesina’ bere liburua aurkeztu du Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxean. Berrogei bat lagunek hartu zuten parte klase moduko aurkezpenean eta ondotik etorri zen dastatzean. “Menua prestatzen zuen bitartean, errezetak ez ezik, Maritak euskaldunen istorioak, ohiturak eta kontaketa mitologiko batzuk konpartitu ...

Gehiago irakurri...


Kirmen Uriberen lana hizpide hartuko duen ekitaldia bihar New Yorken, idazlea bera eta publikoa solaskide

2019/03/26

Eusko Jaurlaritzak New Yorken daukan Estatu Batuetarako Ordezkaritzatik heldu zaigu gonbidapena, egun New Yorken bizi eta lanean ari den idazle ondarroarraren ekitaldi publiko honetara bertaratzeko deia eginez. Ekitaldia bihar asteazkena izango da, martxoaren 27an, 19:00etan KJCC Auditorium-en (53 Washington Sq. South, NYC), eta harrera-ekitaldi bat izango du ondotik.

Gehiago irakurri...


Euskal asteburu betea Parisen, Euskal Etxeko Biltzarra, Korrika 21, Gatibu eta Euskal Etxeko Bestarekin

2019/03/26

"Parisen ere, euskararen alde", joan den larunbatean Korrikak hiriburu frantseseko karrikak korritu zituen Euskal asteburu ederra pasatu dute Parisen Korrikaren, Euskal Etxeko Urteko Biltzarraren eta Euskal Bestaren inguruan. Larunbatean Korrikak euskaltzale andana bat bildu zuen Montmartretik Euskal Etxeraino doan bidea tipi-tapa euskararen alde egiteko. Euskal Etxearen Biltzar Nagusiak, bestalde, ongi merezitako txalokada berezia eman zion larunbatean bertan azkeneko urteotan elkarteko lehendakari gisa lan ederra ...

Gehiago irakurri...


Chivilcoyko Beti Aurrerak euskal argentinar kultur txangoa antolatu du ‘Buenos Aires Celebra’ra bidaiatzeko

2019/03/26

Chivilcoyko sukaldariek antolatutako topaketa Oporraldi labur baten ondoren, otsailean ekin zieten berriro ere ekintzei Beti Aurrera Euskal Etxeko lagunek urte osoko eginbeharrak ahalik eta ondoen bete ahal izateko. Hurrengoen artean hitzordu garrantzitsuenetako bat da, dudarik gabe, maiatzaren 12an Argentinako hiriburuan egungo den ‘Buenos Aires-ek Euskal Herria ospagai’ (Buenos Aires Celebra al País Vasco) jaialdia eta bertan partaide izan ...

Gehiago irakurri...


Euskal etxeetako eta irakurletzetako euskara ikasleak Euskal Herrira bidaiatu daitezke, zure ‘atsegin dut'-a ematen badiezu

2019/03/25

Lehiaketan parte hartzen ari diren bideoetako batzuk 21. Korrikari babesa emateko asmoz bideo lehiaketa bat antolatu zuten Etxepare Euskal Institutuak eta AEK kooperatibak. Saria ikastaldi bat da Euskal Herriko barnetegi batean, bidaia barne, eta deialdia mundu osoko irakurletzetako eta euskal etxeetako euskara ikasleei dago zuzenduta. Bideoetan ikasleek beren burua aurkeztu behar zuten eta bide batez Korrikan partaidetza bultzatu euren hirietako leku ...

Gehiago irakurri...


Euskadiren ordezkari Argentina-Mercosurren Sara Pagola Spotlight programaren aurkezpenean izan zen

2019/03/25

Sara Pagola Spotlight programaren aurkezpenean Europar Batasunak eta Nazio Batuen Erakundeak daramaten Spotlight programak emakumeen kontrako indarkeria “saihestu, aintzat hartu eta salatzeko” helburua du. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “ekimenak emakumeen kontrako indarkeriaren adierazpen larriena den feminizidioa dauka ardatz” eta arretaz begiratzen die “familia barruko eta sexu indarkeriari, pertsonen ...

Gehiago irakurri...


Astelehena, martxoaren 25a da azkeneko epea Gaztemundu 2019n izena eman nahi duten gazteentzat

2019/03/22

Datorren astelehena, martxoaren 25a, da azkeneko eguna 2019ko Gaztemundun parte hartu nahi duten gazteentzako, euren izena eman eta selekzio prozeusna sartu ahal izateko. Gogoratu deialdia Euskal Etxeetako kide diren 18 eta 35 urte arteko 15 gazterentzat dela, eta irailaren 23tik urriaren 6ra gauzatuko dela. Aurtengoan, Euskal Gizataldeen Mundu-Batzar urtea denez, euskal etxe eta elkarteen kultur kudeaketari ...

Gehiago irakurri...


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia