euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

60.000 lagundik gora bisitatu zuten Santa Feko Gizataldeen Azoka, Gure Etxea euskal elkartea partaide

2010/11/15

Elakrteko kideak standean topa egiten (argazkia SantaFeEE)
Elakrteko kideak standean topa egiten (argazkia SantaFeEE)

PUBLIZITATEA

Santa Fe hiri argentinarreko XVII. Gizataldeen Azokak 60.000 lagun baino gehiago izan zituen bisitari jaialdiak iraun duen asteburuan zehar, azaro honetako 6 eta 7an. Azoka Ferrocarril Gral. Belgrano aretoan esparruan egin zen eta aurreko urteetan bezala Gure Etxea euskal elkarteak partehartze oso aktiboa izan zuen, kultura eta gastronomia arloko hainbat ekitaldirekin.

Santa Fe, Argentina. Gure Etxea Euskal Etxeak stand batekin parte hartu zuen aurtengo Santa Feko Gizataldeen Azokan eta bertan euskal baserriei buruzko erakusketa bat zabaldu eta euskal kulturari buruzko informazioa (mapak, literatura, gastronomia) banatu zuten bazkideek.

Horrez gain bideo eta argazki emanaldiak ere izan ziren ikusgai, eta "standera hurbildu zirenek oso gogoko izan zituzten", azaldu diote arduradunek EuskalKultura.com-i. Euskal Etxeak stand gastronomiko bat ere izan zuen eta bertan "berehala desagertu ziren arroza itsaskiekin, patata tortilla eta sagar tarta" prestatu zituzten.

Fiesta Colectividades Santa Fe 2010 (1)

[Euskal baserriei buruzko erakusketa (argazkia SantaFeEE)]

Fiesta Colectividades Santa Fe 2010 (2)

[Elkarteko kideak harro-harro paellarekin (argazkia SantaFeEE)]

Gizataldeetako musika eta dantza taldeek erakustaldiak eskaini zituzten azokan eta Santa Feko intendenteak, Mario Barletta Ormaecheak, emozio handiz ekarri zuen gogora bere euskal jatorria inagurazio ekitaldian. 

Fiesta Colectividades Santa Fe 2010 (3)

[Abanderatuen desfilea (argazkia SantaFeEE)]

Fiesta Colectividades Santa Fe 2010 (4)

[Ikusle asko bildu ziren ikuskizunaz gozatzeko asmoz (argazkia SantaFeEE)]

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia