euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

50 urte bete dituen Comodoroko Euskal Dantzari Taldeak 1960an sortzaile izan zituenak omenduko ditu

2010/07/20

Comodoroko Haize Dantzariak, Maite Baztan koordinatzaile duen taldea, euren euskal dantza ikuskizuna eskaintzen (argazkia EE)
Comodoroko Haize Dantzariak, Maite Baztan koordinatzaile duen taldea, euren euskal dantza ikuskizuna eskaintzen (argazkia EE)
Katedralean egingo den meza batekin hasi eta eskainiko zaien omenaldi eta gomuta berezi batez laudatu eta atxikiko dira gogoan datorren astean Comodoro Rivadavian, Patagonia Argentinarrean, bertako Euskal Echea elkartearen barnean duela oraintxe 50 urte dantza taldea sortu eta geroztik inguruko euskal ekimen eta ekitaldien ardatz izan den multzo hau abiatu eta biziarazteko ahalegina eragin eta garatu dutenak. Euskal elkarteak urtero festa handi gisa eratzen duen San Inazio ospatzearekin batera egingo da, aitortuz eta agerian utziz euren ekarpena euskal kulturari zein argentinar-comodorotar kulturari.

PUBLIZITATEA

Comodoro Rivadavia, Argentina. Patagonia argentinarrean, munduko lurralde australdarrenetako batean kokatzen den Comodoro Rivadavia hiriko Euskal Echea euskal elkartean ilusioz dabiltza lanean, datorren astean, bertako euskaldunentzat ohiko festa handia den San Inaziorekin batera omenaldia eskaintzeko herriko euskal dantza taldea sortu zuten lagunei, sorrera horren 50 urte bete direnean, taldea bizirik eta euskal etxeko ardatz eta bilgarri izaten segitzen. Anai-arreba giroko San Inazioko afariak --berrehundik gora jende bildu ohi ditu-- gomuta berezia izango du 1960ean, Francisco Pujanak deiturik, bildu eta guredantza taldea hasi zuten lagunentzat, azaldu dio EuskalKultura.com-i Euskal Etxeko lehendakari den Antonio Baztanek.

"Euskaldun haiek bospasei urte baizik ez zeramatzaren Argentinan, gutxiago igoal", diote euskal etxetik, "baina eurei eskerrak, gure elkarteak beti izan du geroztik euskal dantzez gozatzeko aukera paregabea, gazte nagusiek dantzatuta lehenik, geroago gazte nerabeek eta, azkenik, txikien tandea abiatu zenean, txikienek ere dantzaturik".

2Egingo dugun elkarretaratze honetan sortzaile izan ziren haiekin berriro biltzea espero dugu: eurak dira Muñoz, Yolanda Rodriguez, Argimira Mediavilla, Francisco Pujana, Eduardo Rotaeche, Jose Calzada eta Antonio Baztan". "Oso gogoan izango ditugu, bistan da, gure artetik joan direnak, baina seguruenik dauden lekuan, zeruan, eurak re gozatuko dute antolatu diegun ekitaldi honekin", azaltzen dute.

Izan ere, omenaldia Mercedes Rois Rotaeche, Paulina Viñau, Francisco Rodriguez eta Juan Jose Aragon-i ere hortxe egongo da, dantzarien 50 urteak betetzen diren honetan, dantza taldea izan baita Comodoroko Euskal Echea elkartean euskal familiak bilduarazi eta elkarteari bizitza eman diona. Meza San Juan Bosko Ktedralean egingo da.

-Euskal Etxearen bloga: http://asociacioneuskalechea.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia