euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

34. Idazleen Biltzarreko bigarren Eguna gaur Saran, EuskalKultura.com-en stand-a eta guzti

2017/04/17

EuskalKultura.com-en standa 34. Sarako Idazleen Biltzarrean
EuskalKultura.com-en standa 34. Sarako Idazleen Biltzarrean

Bigarren Eguna izango du gaur Lapurdiko Saran bertan 34. aldiz egiten den urteroko Idazleen Biltzarrak. Jakina denez, Ipar Euskal Herrian euskal idazleen eta literatura arloko elkarretaratze erreferentzia nagusia da aurten 34.ez egiten den euskal liburu eta material azoka hau, orain arte beti Bazko astelehenez egiten zena, egun bakar batez, eta aurtengo edizioan lehenengoz bi egunez egiten ari dena. EuskalKultura.com-ek stand batekin hartzen du parte.

PUBLIZITATEA

Sara, Lapurdi. Ipar Euskal Herriko euskal munduan, bertako idazleen eta literaturaren zein sormenaren eta euskaltzaleen esparruan erreferentziazko ekitaldia da Sarako Idazleen Biltzarra eta, beste urte batzuetan bezala, EuskalKultura.com stand batekin ari da parte hartzen, Diasporari presentzia zuzena emanez.

Pantaila handi bat biltzen du EuskalKultura.com-en mahaiak, mundu osoko euskal etxe eta diasporetako irudi eta bideoekin, zenbait liburu eta materialez diasporaz, Basque Global Network-eko triptikoez, Estatu Batuetako Wyomingeko Buffalon NABO uztailaren 21-24an egingo duen Biltzar Nagusiko eta Argentinako FEVAk azaroaren 10-12an San Nicolas egingo duen Euskal Asteko kartelak ere erakutsiz, hurrenez hurren, baita ere, jakina, gure buletineko harpidedun egiteko gonbitea ere eginez.

Bisita egin nahi digunak aukera dauka gaur egun osoan, goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte.

Azokako programa osoa, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia