euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

33 euskal etxe testu-irakurle egin da 2018ko Etengabeko Irakurketa Bilboko Arriagan, Etxepare Institutua partaide

2018/06/11

Etxepare Institutuko zuzendari Irene Larraza, egokitu zitzaion pasartea irakurtzen Bilboko Arriaga Antzokian
Etxepare Institutuko zuzendari Irene Larraza, egokitu zitzaion pasartea irakurtzen Bilboko Arriaga Antzokian

PUBLIZITATEA

Txomin Agirreren Kresala izan da 2018ko edizio honetan irakurgai hautatutako eleberria. Mundu osoan barreiatutako 33 euskal etxetako irakurleen partaidetza izan du Berlindik Tokioraino eta San Frantzisko edo Erromatik Txileko Santiago eta Australiako Sydneiraino. Nobela 400 pasartetan banatu eta Euskal Herriko gizarteko hainbat profesional, kultur-jende, idazle, politikari, kazetari. eliz-pertsona, Unibertsitateko partaide... izan dira ikurle, Bilbo Zaharra Euskaltegia antolatzaile eta Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Laboral Kutxa babesle.

Bilbo, Bizkaia. Aurten hamaikagarren edizioa bete duen Klasikoen Etengabeko Irakurleta joan den ostegunean, ekainaren 7an, egin zen Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko zortzietatik iluntzeko zortzietara. Bertatik fisikoki irakurtzera pasatu ziren pertsonez gain euskal diasporaren presentzia --ekimen honetan lehenengo ediziotik partaide dena-- nabaria izan zen. Izan ere nobela 400 zatitan banatu bazen, horietako 16 egokitu zitzaizkion osorik Diasporari, aipatu 33 euskal etxeetako euskara ikasle banaren ahotsean partekatuak.

Behar da gogoratu euskal etxeetan garatzen den Euskara Munduan programa urtarrilaren 1etik pasatua dela HABEren ardurapetik Etxepare Euskal Institutuaren ardurapera eta beraz aurtengo hau izan dela euskal etxeen partaidetza Etxepare Institututik bideratu den lehenengo aldia.

Gizarteko kideetan irakurleen artean, besteak beste, Kirmen Uribe idazlea, Kutura sailburu Bingen Zupiria, Bizkaiko Euskara eta Kulura diputatu Lorea Bilbao, Natxo de Felipe kantaria, Bilboko alkate Juan Mari Aburto, Andres Urrutia euskaltzainburua, Mariasun Landa idazlea edota Irene Larraza Etxepare Institutuko zuzendaria bera egon badira, Diasporako euskara ikasleen kasuan, honakoak izan dira parte hartu duten munduko euskal etxe eta elkarteak, aurretik egindako bideo grabaketen bidez (parte hartutako ordenean eta irakurritako pasartea aderazita):

1 Madrilgo Euskal Etxea 16
2 Mexikoko Euskal Etxea, Mexiko Hiria 16
3 Universität Leipzig 17
4 Gure Mendietakoak Euskal Etxea - Caldas, Antioquia, Kolonbia 17
5 Centro Vasco Navarro Laurak Bat - Valentzia 30
6 Gure Txoko Basque Club Inc. - Sydney 30
7 Euskal Etxea “Artea” - Palma de Mallorca 33
8 Lima-ko Euskal Etxea 33
9 Eusko Alkartasuna - São Paulo 47
10 Txileko Euskal Gizataldea - Santiago 47
11 Gure Txoko Euskal Etxea - Valladolid 51
12 Euzko Etxea  - Casa Vasca de Valparaiso - Txile 51
13 Euskal Etxea - Centre Cultural - Bartzelona 63
14 Fundación Centro Vasco Euskal Etxea Bogotá 63
15 Centro Basko Azuleño Gure Txokoa Azul (Buenos Aires) 69
16 Euskal Etxea - Tokio 69
17 Eskual Etxea - Paris 75
18 London Basque Society - Londres 75
19 Gernika Deutsch –Baskischer Kulturverein E.V . - Berlin 89
20 Euskaldunak Association des Basques du Quebec, Montreal 89
21 Basque Cultural Center - San Frantzisko (Kalifornia) 99
22 Eskualdunen Biltzarra - Bordele 99
23 Euskal Etxea - Zaragoza 106
24 Asociación Vasco Navarra de Beneficencia de La Habana, Habana 106
25 Euskaltzaleok - Valentzia 114
26 “Iparreko Ibarra” - Rocklin (Kalifornia) 114
27 Euskal Etxea - Brusela 126
28 F.I.V.U – Federación de Instituciones Vascas de Uruguay Montevideo 126
29 Eusko Brasildar Etxea - Casa Vasco Brasileira - São Paulo 176
30 Euzko Etxea Casa Vasca - Txileko Santiago 176
31 Unión Vasca - Bahía Blanca (Argentina) 176
32 Associazione Culturale Euskara - Erroma 177
33 Euskal Erria Euskal Etxea Montevideo 177

Klasikoen Etengabeko Irakurketa Bilboko Bilbo Zaharra Euskaltegia hasi zen antolatzen euskara ikasleei euren ahalegina eta ekarpena eskertu eta ohoratzeko eta ikasturte amaieran egiten da urtero.2018ko edizioan, Txomin Agirreren Kresala eleberria (1906) hautatu du irakurgai, idatzitako dagoen bizkaierari keinu bat eginez. Osteguneko hamabi orduko irakurketaldia, erromeria batez amaitu zen Bilbon, Gaztedi taldearekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia