euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

25.000 bat lagun bildu ditu atzo 2019 BAC jaialdiak, Buenos Airesko Mayo Etorbidea Euskal Herri txiki bat bihurtuta

2019/05/13

2019ko BACen une batzuk (argazki Maru Maiztegui)
2019ko BACen une batzuk (argazki Maru Maiztegui)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco-Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdia hobea da urtetik urtera eta ez da zenbaki kontua bakarrik. Argentinako euskal etxeek inoiz baino engaiamendu handiagoa erakutsi dute aurten taula gainean, standetan eta kalean. Eta euskal etxeei buruz ari garenean, 'hurbilekoei' buruz ari gara, jaian parte hartzeko 200 edo 300 kilometro egiten dituztenei buruz, baina baita ere 1.000 kilometrotik gora egiten dituztenez ere, Patagoniakoak kasu. Aurten, lehenengoz, Patagoniako ia euskal etxe guztiak bildu dira BACera.

Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko lehendakari Arantxa Anituak antolatzaile gisa dioskunez, goraipatu beharrekoa da euskal kolektibitatearen batasuna eta indarra ekitaldi honen inguruan: “Gero eta gehiago gara jai honen atzean biltzen garenak; euskal gizataldearen irudi onena ari gara erakusten, 'Euskadi-herrialde' marka, talde sendo eta oso aktibo baten irudia (azken astean eta igandean bertan 40 komunikabidetik gora eman dute euskal ekitaldi honen berri)”.

Euskal erakundeen aldetik bertaratu dira, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu. Nafarroako Gobernuaren izenean Miriam Veguillas, eta Uruguaiko euskal gizataldeak ere izan du bere ordezkaritza, FIVUko lehendakari Juan Pedro Arin buru.

Argentinar erakundeen aldetik, bertaratu dira, besteak beste, Eduardo Casal Nazioko prokuradore orokorra; Matias Lopez Hiritar Garapenerako idazkaria; Adrian Varela Gizataldeen zuzendari orokorra; Giza Eskubide eta Kultur Aniztasun azpi-idazkaritzako kabineteko buru Mercedes Barbara; eta Argentinako Gizataldeen Federazioko presidente Juan Sarrafian..

BACen argazki galeria osoa, bihar EuskalKultura.com-en.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia