euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

233.990 euro banatuko ditu HABEk 2017-18 ikasturtean 30 euskal etxe eta federazioren artean euskara eskolak emateko

2018/05/31

HABEk kudeatutako azken deialdia da 2017-2018 ikasturtekoa, aurrerantzean Etxepare Euskal Institutuaren baitan kokatuko baita 'Euskara Munduan'
HABEk kudeatutako azken deialdia da 2017-2018 ikasturtekoa, aurrerantzean Etxepare Euskal Institutuaren baitan kokatuko baita 'Euskara Munduan'

PUBLIZITATEA

EHAA buletinak HABEko zuzendariaren Ebazpena eman du argitara 2017ko urria eta 2018ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik, Euskal Etxeei esleitzen zaizkien diru-laguntzak zehaztuz. Orotara 30 euskal etxe eta federazio dira, eta 233.990,50 euro da euren artean banatuko den diru kopurua. Hau da HABEk  'Euskara Munduan' programa kudeatuko duen azkeneko deialdia, jakina denez 2018 honetan programa hori Etxepare Institutuaren baitara pasatu baita.

 

Vitoria-Gasteiz. 2018ko maiatzaren 18ko data daraman Ebazpena EHAA buletin ofizialaren maiatzaren 29ko alean eman da argitara eta 2017ko urria eta 2018ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik, Euskal Etxeei esleitutako diru-laguntzak finkatzen ditu.

Orotara 233.990,50 euro banatzen ditu eta mundu osoko 30 euskal etxe eta federazio izan dira onuradunak: Australia (1), Alemania (1), Kuba (1), Espainia (7), Italia (1), Belgika (1), Brasil (2), Uruguai (2), Mexiko (1), Peru (1), Txile (3), Kanada (1), Frantzia (3), Kolonbia (2) eta AEB (1). Gogoan hartu herrialde batzuetan euskal etxeei banaka eman ordez, federazioari ematen zaiola.

Hau da euskal etxeen eta euskal etxeen federazioen zerrenda, bakoitzaren diru-kopuruarekin:

-Asociación Cultural Gure Txoko – Valladolid 2.484,00
-Asociación Euskaltzaleok – Quart de Poblet (Valentzia) 3.622,50
-Asociación Vasco-Navarra de Beneficiencia – Habana (Kuba) 3.036,00
-Associazione Culturale Euskara-Erromako Euskal Etxea – Erroma 5.106,00
-Basque Society – Euskal Elkartea – Londres 3.415,50
-Bruselako Euskal Etxea (Belgika) 2.001,00
-Centre Cultural Euskal Etxea – Bartzelona 23.368,00
-Centro Vasco – Euskal Etxea – Säo Paulo (Brasil) 1.380,00
-Centro Vasco «Euskal Erria» – Montevideo (Uruguai) 2.070,00
-Centro Vasco de Mexiko A.C. (Mexiko) 3.082,00
-Centro Vasco Euskal Etxea de Lima (Peru) 1.552,50
-Centro Vasco Navarro Laurak Bat de Valencia 3.415,50
-Colectividad Vasca de Chile (Txile) 2.863,50
-Euskaldunak, Association des Basques du Québec (Kanada) 1.863,00
-Eskualdunen Biltzarra – Bordele (Frantzia) 8.590,50
-Euskal Etxea «Artea» Palma de Mallorca (Illes Balears) 2.277,00
-Euskal-Etxea – Hogar Vasco de Madrid 25.760,00
-Eusko Etxea – Casa Vasca de Santiago de Chile (Txile) 1.840,00
-Eusko-Brasildar Etxea – Casa Vasco Brasileira – Säo Paulo (Brasil) 5.520,00
-Euzko Etxea Casa Vasca de Valparaíso (Txile) 4.312,50
-FEVA – Federación de Entidades Vasco Argentinas 68.160,50
-FIVU – Federación de Instituciones Vascas de Uruguay 9.660,00
-Fundación Centro de la Cultura Vasca Gure Mendietakoak – Antioquia (Kolonbia) 2.300,00
-Fundación Centro Vasco Euskal Etxea de Bogotá – Kolonbia 828,00
-Gernika Deutsch-Baskischer Kulturvererein EV – Berlin 3.680,00
-Gure Txoko Basque Club Inc. – Sydney (Australia) 1.311,00
-Lagunt eta Maita – Paue (Frantzia) 3.128,00
-NABO North American Basque Organization, Inc. 26.806,50
-Pariseko Eskual Etxea – La Maison Basque de Paris (Frantzia) 9.591,00
-Zaragozako Euskal Etxea – Casa Vasca de Zaragoza 966,00



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia